2010ko abenduan hildako olerkari eta kantari handiari hainbat omenaldi egiten ari zaizkio Euskal Herriko hainbat txokotan eta gure lurraldeko hainbat artisten laguntzaz eta Nafarroako hiriburuan ere molde bereko omenaldia eginen zaio.
Sarrerak jada salgai daude Karriri elkarteak Xabier jaitsiera 4ean duen euskal dendan, beraz agudo ibili eta eskuratu lehenbailehen txartela. Prezioei dagokienez, 20 euro balioko dute garestienak (patioko eserlekuan), 16 euro palkokoa eta 12 euro anfiteatrokoa.
Honatx hainbat tokitan eginiko omenaldiei buruzko informazioa:
– Arantzazun berriki egin zitzaion omenaldia eta Berrian artikulu polita agertu zuten. Hemen sakatu irakurtzeko.
– Oiartzunen egin zioten omenaldia iruditan.
– Durangoko Azokako omenaldia