Horrela bada, azaleko artikuluan 2013an bere adin nagusitasuna beteko duen Arrantzale Egunaren berri ematen dizuegu, baita uztaila eta abuztuan bideratzen ditugun zenbait ekimenetan hartuko dugun atsedentxoaren oharra ere.

Agendaren atalean, berriz, festetan izanen diren euskarazko hainbat ekimen aurkituko dituzue, hala nola; UEUko udako ikastaroak, euskarazko ikastaroa trinkoak, barnetegiak, udako kanpaldi eta zenbait lehiaketa.

Elkarrizketaren atalean Iruñeko Labrit Ondarea enpresak berriki abian jarritako Labrit Tours zerbitzu interesgarria aurkezten dizuegu, Nafarroako hiriburua turisten artean ez ezik, bertokoentzat ere orain arte erakutsi ez den modu batean ezagutzera emateko asmoz sortua.

Ekarpenen atalean, Alberto Barandiaran kazetariaren hausnarketa interesgarria hedabideek kulturan eta hizkuntza komunitatean duten funtzio eta ekarpen garrantzitsuaren inguruan. Eta gure gomendioen baitan, Garazi Kamio eta Miren Agur Meaberen “Beste norbaiten zapatak” eta “Kristalezko begi bat” liburuak eta diskoen atalean, Xutik taldearen “Beti zutik” eta Mandoile musika taldearen izen bereko azken lana.

Atun janera etortzeko asmorik baduzue, laster arte eta, bestenaz, ongi pasa Sanferminetan eta merezitako atsedena hartu oporretan. Iraila partean berriro elkar ikusiko dugu!!!

Izan ongi!!!