Aurten, ordea, aldaketa eta berrikuntzekin dator Karrisolasa. Orain arte bezala, hilabetero egingo dugu hitzordua eta modu irekian elkartearen ateak euskaldunen partaidetzara zabalduko ditugu. Aldaketa? Euskalgintzarekin lotura duten talde eta eragileak protagonista egin nahi ditugu. Beraien asmo eta proiektuak ezagutzeko eta solasa gorpuzteko aukera sortu nahi dugu.
Asko dira gure inguruan euskaldunok bultzatzen ditugun egitasmoak eta, sarritan, komunitatean dugun ezagutza ez da topikoetatik aruntzago joaten. Karrikirin bitartekoak jarriko ditugu euskaldun eragileen ametsak eta errealitateak partekatzeko. Hortik aurrera guztion auzolana eskatuko du.
Aro berriko lehendabiziko gonbidatua: Nafarroako Bertsozale Elkartea. Hitzordua urriaren 16an izanen da, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñean, Xabier karrika 4), eta oraingoan, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara.
**Urriko Karrikan eta behean ikusiko duzuen estekan aurkituko duzue urriaren 16an landuko dugun artikulua.
Heldu den asteazkena arte!!