Atera(Zea Mays)
Atera da Zea Mays taldearen azken lana, hamargarren diskoa haien ibilbidean. Honezkero zutabe sendoak dituen lagun taldea da bilbotarrek osatzen dutena.
“[…]bada, hemen dugu helduleku fidagarri bat, euskal musikaren itsasoa zeharkatzen bi hamarkadatik gora daramazkien akorazatu bat. ZEA MAYS da. Eta hala bueltatu dira: sortuz, algoritmoaren kontra.” Hala idatzi du Gorka Urbizu musikariak diskoaren aurkezpen orrian.
Rockaren munduan igeri egiten jarraitzen duen taldea da Zea Mays, nahiz eta zenbaitetan elktronikak bustiak diren hainbat eta hainbat kantu. Kea izeneko kantua esaterako biribila da, baita Atera poperoa ere. Joseba Sarrionandiaren hitzak lagun izan dituzte Zintzilik izeneko kantuan.
Bikain eta eroso sumatu dugu taldea bere azken proiektuan.
Andoaingo Garate estudioan grabatu dute, eta produkzio lana berriz Garden Records etxeak hartu zuen bere gain.