Xuxen 5, euskarazko zuzentzaile berria
Xuxen 5, euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikala duela gutxi ezagutu genuen (Elhuyarrek eta Ixa taldeak aurrera ateratako proiektua). Hurrengo postan nola erabiltzen den eta nola deskarga dezakegu jakinaraziko dizugu.
Nola zuzentzen du?
Xuxenek, gorriz markatzen ditu idaztean egiten ditugun akats ortografikoak. Adibidez, xagu, konbidatu… eta oker idazten ditugun beste hitzak zuzentzen dizkigu.
Bestalde, berdez edo urdinez markatzen ditu ongi dauden hitzak, baina era berean, Euskaltzaindiak hobesten dituen formak proposatzen ditu. Eta kolore horietan zenbait akats gramatikal ere zuzentzeko proposamen batzuk egiten ditu.
Nola deskarga dezazegu Xuxen 5?
Deskargatzeko, xuxen.eus/bertsioak -en sartu eta bertan zuzentzailearen bertsio guztiak ikusiko ditugu. Gure ordenagailurako egokiena aukeratu eta eskuliburua jarraikiz instalatu.
Gainera, xuxen.eus webgunean erresgistratzen bagara (xuxen.eus/erregistratu), eguneratze eta nobedade guztien berri helbide elektronikoan jasoko ditugu.