Udazkena datorkigu ate joka eta nahiz eta eguraldi okertzen hasi Karrikitik euskal komunitatea trinkotzeko lanetan darraigu. Bota begirada bat gure buletinaren ale berriari eta jakizu zertan gauden:
Ohi bezala ez ahantzi edozertarako Iruñeko Xabier karrika 4ean gaudela. Zaindu zaitezte eta zaindu ingurukoak!
Karrikiri Iruñerriko euskaldunengana heltzeko hedabidea da, elkartearen eta euskal komunitatearen berriak biltzen dituena. Hilero argitaratzen da eta milaka etxeetara bidaltzeaz gain, hainbat eskola, institutu, erakunde eta elkartetan ere banatzen da.
Dafne Zorregieta dugu protagonista, aita euskaldun erbesteratua, ama berriz holandar hippya. Dafne bizi izan da Jamaikan, Mexikon, Andaluzian, Estatu batuetan, Parisen, Holandan, Alemanian … eta Euskal Herrian.
Hamaika istorioak, gertakizunak, gertaera larriak eta goxoak bizi du. Hori dela eta zilegi izan daiteke galdetzea zer motako pertsona da Dafne? Nongoa da? Joxemari Iturraldek gauza askoz hitz egiten du, galdera aunitz helarazten digu, eta ez da ezkutatzen, ez du inolako arazorik bere iritzia emateko, argi eta garbi mintzatzeko.
Dafne bizitutako abenturak prosa errazaz eta ongi landuaz kontatuta daude. Gustura irakurtzen da liburua, ziztu bizian, hartu eta bukatu arte ezin da bazterrean utzi.
Miren Amuriza aspalditik letren munduan murgilduta dago, hitz jokoa den bertsolaritzan, haur literaturan, aldizkarietan eta berripaperetan. Orain beste pauso bat eman du eta Igartza saria beka irabazita nobela hau plazaratu du.
Alargundu zenean Sabinak baserriko ardura hartu zuen, landak landu, abereak zaindu, seme- alabak ongi hezi, eta hau guztiz gutxi izango bazen Henry senidea, Ameriketan artzaina ibilia, elbarriturik geratu zenetik zaintzaren erantzukizuna ere hartu zuen. Bizitza batzuetan zaila eta gogorra egiten zaigu, ezin eraman. Bizitza basa Sabinarena, beti aurrera atzera begiratu gabe, barruko erraiak lehertu arte.
Rolan Garcesen lehenengo diskoa da hementxe aurkezten dizueguna. Ziur gaude, introspekziotik azaleratzen diren egunerokotasunaren pentsamenduekin, entzuleak erraz egilearen lanarekin bat eginen du.
Hitz sakonak eskaini dizkigu bere abestietan; gehienak euskaraz.
Nabaritzen da Rolan Garcesek sentimenduz egin dituela disko honen kantak.
Bertsolari aldizkariaren zenbaki honetan Txirrita dugu protagonista nagusia. Bertso paper batzuk zirela kausa bi alditan epaileen aurrean azaldu behar izan zuen Txirritak. Gertaera horien berri ematen digu Mikel Tabernak. Miren Ibarluzeak bertsoen erdarazko bertsioa euskaratu du, jatorrizko euskarazkoa galdutzat ematen baita. Andoni Egañari lekuko gisa bi aldiz tokatu zaio epaileen aitzinean deklaratzea, horren inguruan hainbat bitxikeria kontatzen du artikulu batean. Itziar Navarrok Gipuzkoan XIX. Eta XX. mende hasieran gauzatu ziren aldaketak sozialak ikertu ditu, garaiko 6 bertsolariren bertsoak aztertuz.
Komikiak, testigantzak, iritzi artikuluak eta abar ere aurkituko dugu Bertsolari aldizkariaren azken zenbaki honetan.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.