Mundua berriz liluratuz (Silvia Federici)

Mundua berriz liluratuz (Silvia Federici)

Silvia Federici pentsalaria mundu osoan hagitz ezaguna da, bere saiakerak ekarpen handia izan dira feminismoarentzat. Euskaratu diren bere lanengatik («Soldataren patriarkatua», «Kaliban eta sorgina») Euskal Herrian ere aski ezaguna da bere pentsamendua.

Amaia Astobiza Uriartek egin du itzulpena eta Katakrak-ek argitaratu du liburua. Oraingo honetan emakumeak eta komunak lotzen ditu, bere aburuz, ondasun komunen berreskuratze kolektiboan, ezinbestekoak dira emakumeek sortutako mugimenduak.

Emakumeek ekoizten dute janariaren % 80, lurraren eta ondasun komunalen jagoleak eta memoriaren ehuleak dira. Lurra eta gorputza lotuta daude bai memoria historikoan, bai askatasunaren bidean.

Liburu hau ezinbestekoa ikusten dut gaurko feminismoan murgiltzeko.

Hemen eskuragai.

Soldataren patriarkatua (Silvia Federici)

Soldataren patriarkatua (Silvia Federici)

Katakrak sortu zen Euskal Herriko gizartean eztabaidak pizteko eta gizarte bera eraldatzeko. Horretarako saiakera batzuk euskaratu dituzte eta horietako bat «Soldataren Patriarkatua» dugu. Idazlea Silbia Federeci da.

Baina nor da emakume hau? Zein da bere pentsaera? Liburuaren azpitituluak («Marxismoari egindako kritika feministak») ematen digu pista handi bat. Beraz, Silbia ekintzaile marxista eta feminista da. Bere lan ildo nagusia izan da marxismoak feminismoarekin dituen mugak aztertzea eta salatzea.

Gai oso interesgarria, beste mundu posible dela pentsatzen duen edonorentzat. Espero dezagun Katakrakekoek jarraitzea bide honetatik eta liburuen itzulpen uzta gizen dezatela.

Hemen eskuragai.