Katixa Agirreren ‘Atertu arte itxaron’ eleberria sarituko du 111 Akademiak (Berria.eus)
2015eko euskarazko liburuen artean aukeratu dute akademiako kideek. Saizarbitoriaren ‘Lili eta biok‘ lanarekin lehiatu da azken fasean.
Euskal Literaturazaleen 111 Akademiak, urtarril partean, iazko euskarazko libururik gustukoena aukeratu zezatela eskatu zien berau osatzen duten 197 kideei. Urteroko prozedura da, 1997. urtean Beterriko Liburua izeneko saria sortu zutenetik. Akademiakideek hiru hilabete eta hiru bozketa txanda behar izan dituzte erabakia hartzeko, baina, azkenean, ebatzi dute saria: 2015ean Katixa Agirreren Atertu arte itxaron (Elkar) eleberria izan zen euskarazko obrarik azpimarragarriena. Maiatzaren 5ean emango diote saria Agirreri, Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero kulturgunean egingo duten ekitaldian.
Gehiago irakurtzeko hemen sakatu
Iturria: www.berria.eus