Mintzakide programan izena emateko epea irekita dago. Euskaraz hitz egiteko ohitura duteneak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da. Euskera hobetzeko asmoarekin, gehiagotan erabiltzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskaldena sortu, indartu eta zabaltzeko… Mintza taldeak astean behin biltzen dira; ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean…
Oihan Ojeta Lesaka. Mintzakide egitasmoko eragilea: “Bidelagunak behar ditugu”
Kurtso hasierako zurrunbiloaren ondoren hurbildu gara Oihanengana. Irailetik dago Mintzakide egitasmoan buru belarri, urtetan lan eskerga egin duen Pablo Kormentzanarekin batera. Poliki-poliki indartzen eta handitzen ari den proiektu honek aurten marka berri bat hautsi du. Inoizko urterik arrakastatsuena izan da. Hala ere, Oihanek bidelagunen beharra azpimarratu nahi izan digu. Euskaraz aise ibiltzen den jende gehiago behar dute dagoen eskaera asetzeko.
Zein da zure historia pertsonala euskararekin?
Txikia nintzenetik ikastolan eta geroago unibertsitatean euskaraz ikastea erabaki nuen. Familian nahi baino gutxiago egiten dugu euskaraz. Gaztetan, amak euskara ikasi zuen eta gure artean noizbehinka aritzen gara. Aitak, ordea, ez daki euskaraz hitz egiten baina nahikotxo ulertzen du. Unibertsitatea bukatu nuenetik leku batetik bestera mugitzen ibili naiz eta horregatik, gaur egun arte eremu profesionalean euskaraz egiteko aukerarik ez dut eduki. Katalunian bizitzen egon naiz azkeneko hiru urteotan eta bertan edukitako lanetan katalanez egin dut. Gogo pilo nuen euskara berreskuratzeko eta euskaraz lan egiteko!
Nola da eguneroko lana Mintzakide egitasmoan? Zerk ematen dizue buruhauste gehien?
Irailean hasi nintzen lanean Topagunean, eta ordutik, bi proiektutan murgilduta nago: Mintzakide eta 3blai (haur eta gaztetxoei zuzendutako aisialdi egitasmoa). Azken urteotan Pablo aritu da Mintzakide egitasmoa koordinatzen eta lanean hasi nintzenetik, suertatzen diren zereginak bion artean partekatzen ditugu. Hilabete hauetan, lan nagusia izena eman duten lagunei mintzapraktika taldea egokitzea izan da. Partaidetza igo da eta gero eta lagun gehiagok osatzen dugu Mintzakide; eskerrik asko bihotz bihotzez egitasmoa posible egiteagatik! Honen harira aipatu nahiko nuke, bidelagunak topatzea nahiko zaila suertatzen ari dela. Jakingo duzuen bezala, egitasmoak talde bakoitzean euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen ditu. Egitasmoak aurrera egin ahal izateko, ezinbestekoak dira ere euskaraz hitz egiteko gaitasuna duten lagunak izena ematea. Hemendik ere gonbidapena luzatzen dizuet, eman izena!
Hemendik aurrera, mintzapraktika taldeen jarraipena eta bestelako ekintza osagarrien antolakuntzan murgilduko gara. Horren guztiaren berri izango duzue laster! Ideia edota proposamenik eduki ezkero, ez izan zalantzarik eta esaguzu lasai!
Aurten ere arrakastatsua ari da gertatzen. Zein da Mintzakideren sekretua?
Nire ustez egitasmoak formula bikaina du. Aurten lortutako baliabide ezberdinei esker egitasmoan parte hartzeko ez da ordaindu beharrik. Talde txikiak sortzen saiatzen gara, bospasei laguneko taldeetan betiere komunikazioa orekatua eta zuzenagoa izaten delako. Eremu informaletan elkartzeak (kafetegi batean, taberna batean, plazan…) eragin positiboa ere badu eta mintzakideak eroso eta lagun giroan sentitzen dira horrela. Beti saiatzen gara egoera ezberdinetara egokitzen, eta honen ildora sortu ziren Gurasolagun eta Parkelagun aldaerak. Horietan, gurasoek ere umeekin batera edo umerik gabe euskaraz hitz egiteko aukera badute.
Aurtengo kurtsoan zenbat talde eta jende antolatu duzue?
Duela hilabetetxo bat hasiera eman genion ikasturte berriari, baina oraindik ezin izan ditugu zenbait talde martxan jarri horietarako bidelagunak falta direlako. Momentu honetan kanpainaren balorazio lanetan gaude eta aurreikusten da berriz ere partaidetza kopurua igo dela.
Hau al da Mintzakide egitasmoko urterik arrakastatsuena?
Mintzakide egitasmoa sortu zenetik arrakastatsua izan dela pentsatzen dut, noski! Aurten gainera ez da bukatuko, urte arrakastatsu pila bat falta zaizkigu oraindik bizitzeko…
Aurrera begira, zure ustez, nondik joan beharko luke oraindik arrakastatsuago izateko.
Euskaraz bizi ahal izateko, gure ingurua euskaldundu eta euskarari ateak ireki behar zaizkio. Mintzakidek, erronka hori lortzeko bidean espazioak sortzen ditu eta horrela, partaide bakoitzaren inguru hurbilean sareak indartzen ditu. Hala ere, bakoitzaren herri eta auzoetan mintzapraktika taldeak sortzeko indarra jartzen ari gara, tokian tokiko euskaldun sareak bultzatzeko.
Nori gomendatuko zenioke izena emateko? Batzuk dudatan egongo dira, eta beste batzuek lotsa izango dute, nola gainditu hori?
Hizkuntza guztietan bezala, praktikatzen ez bada ahaztu egiten da. Mintzakide, dakigun hori berreskuratzeko edota euskaraz hitz egiteko aukera polita da. Helburu bakarra euskaraz ongi pasatzea denez, lotsak ez du lekurik! Daukazun maila duzula, euskaraz mintzatu nahi duen orori luzatzen diot gonbidapena: lotsa gainditu beharra dago! Oraindik izena eman dezakezu. Jarri gurekin harremanetan e-posta bat bidaliz mintzakide1@gmail.com-era edo deitu 948 33 08 68 telefono zenbakira.
Amaitzeko, elkarrizketatu guztiei bezala, baduzu liburu edota diskoren baten gomendiorik?
Aspaldi irakurritako liburua berreskuratu nuen duela gutxi, “Gerrateko ogia”, Deborah Elliseek idatzi eta Aitor Aranak itzulitakoa. Aspaldi argitaratutako liburua bada ere, gaur egun ere gauzatzen ari diren gerrak irudikatzeko aukera ematen digu.
Programa honen bidez, astean ordubetez euskaraz hitz egin eta hizkuntzan jariotasuna hartzea da helburua. Praktika behar duenari laguntza eta erraztasunak ematen dira. Dagoeneko izena emateko epea irekia dago eta 25an bukatzen da.
Zure esku dago euskara praktikatzea!! Izena emateko orriak Karrikirin eskura ditzakezu edo hemen sakatuz.
Eta aste honetarako badira hainbat gauza gure euskal agendan. Alde batetik, tailerrak, herri kirolak, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak. Bestetik, KARRIKADANTZA! Bai, hirugarren larunbata hemen da eta beti bezala, Karrikadantza dator Iruñeko San Nikolas plaza girotzera.
2015-2016ko Mintzakide programan izena emateko epea irekita dago jada! Urriaren 25era arte zure izena eman dezakezu bai esteka honen bidez, baita gure dendan ditugun orrien bidez ere.
.
Urteak daramatzagu programa honekin eta geroz eta gehiago dira izena ematen dutenak, baina badaezpada ere, hemen uzten dizugu informazio guztia:
Zurekin hitz egin nahi dut.
Zer da mintzakide?Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.
Zertarako?Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko …
Nola hitz egingo dugu?Astean behin: ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean … Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintza-taldeekin koordinatuta.
Ekintza osagarriak: herriko gainontzeko mintzalagun taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza Eguna…
Parte hartzeko baldintza:Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.
Ez zaitez lotsatu eta aprobetxatu jende berria ezagutzeko eta euskara praktikatzeko aukera!!
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.