Karrikiri. Iruñeko Euskaldunon Topagunea dinamizatzaile bila dabil

Gure eskaintza:

  •   Lanaldi osoko lanpostua. Astelehenetik ostiralera.
  • 2 hilabeteko proba eta gero, luzerako kontratua.
  • Hasiera data: ekainaren erdialdean. Gizarte Segurantzan alta, soldata 14 ordainketatan eta dagozkion oporrak.

 

Bilatzen dugun profila:

Giza-taldeen dinamizazio eta motibazioan lan egiteko grina eta Karrikiritik bultzatzen diren proiektuekin sentsibilizatua egotea.

Administrazio arloan oinarria izatea gomendatzen da.

Komunikazio arloan, koordinazio eta kudeaketa lanetan eta IKT-en ezagutza eskatuko da.

 

Lanposturako baloratuko da:

  • Karrikiriko proiektua ezagutzea eta proiektuan sinistea
  • Euskal kultura ezagutzea
  • Harremanetarako, komunikaziorako eta kudeaketarako gaitasuna izatea
  • Gestiorako gaitasuna izatea
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea
  • Luzera begirako konpromisoa izatea

Curriculumak hurrengo helbide elektronikora bidal daitezke: bulegoa@karrikiri.eus Apirilaren 22ra arte jasoko dira.

Lan eskaintza

 Karrikiri euskal dendatik lanaldi erdiko lanpostua eskaintzen dugu!

Dendako giroa gustatzen bazaizu, arratsaldeak libre baldin badituzu eta lan taldean aritzea gustukoa baldin baduzu, bidaliguzu zure CVa.  Zabaldu mezua!! 

Informazio guztia honatx duzun estekan:  KARRIKIRIKO LAN ESKAINTZA