Bide eman euskarari

Bide eman euskarari

agerraldia-GOLEM-euskalgintza-16-5-31“Bide eman euskarari” lelopean abiatuko da heldu den larunbaterako antolatua dagoen manifestazioa.

Ekainaren 4an, arratsaldeko 17.30ean, Golen zineman da hitzordua.

Egun horretarako “Bide eman euskarari” kamisetak karrikaratu dira, bihar arte Karrikirin, 10 eurotan. Eskura itzazu!!

 

Euskarazko haur eskolak beteta, Iruñeko Euskalgintza kontent

Euskarazko haur eskolak beteta, Iruñeko Euskalgintza kontent

20160420 argazkiaEuskalgintzaren lana sustatzen segitzeko babes ekonomikoa eskatu dute. Euskadiko Kutxan kontu korrontea ireki eta euskaltegietan diru-kutxak jarri dituzte herritarren ekarpenetarako.

Euskarazko haur eskolen eskaintza motz gelditzen dela erakutsi dute gurasoen artean egindako galdeketek. %37ak egin du euskarazko ereduen alde eta soilik %27koa da eskaintza. Hortaz, Euskalgintzak emaitzak onak direla nabarmendu arren eta aurten Iruñeko Udalak euskarazko haur eskolak zabaltzeko egindako ahalegina aintzat hartzeaz gain, uste du, aurrera pausoak oraindik asko direla emateko.

Gogorarazi du urteotan UPNk bazterrean utzi duela euskara eta izkutuan gorde nahi izan duela errealitate bat: Iruñeko gurasoek euskarazko eskoletara eraman nahi zituztela euren seme-alabak.

Euskalgintzak lanean segituko du euskalduntzea ahalbidetzen eta sustatzen. Aurre matrikulazio kanpainan erabilitako kanpainarekin, #euskaracercahurbil, segitzeko asmoa dute. Oraingo honetan, bideo berri bat jarri dute ikusgai eta herritarrei eskaera bat ere bai: Euskalgintzak egiten duen lana ekonomikoki laguntzeko eskaera zehazki. Horretarako, laboral kutxan kontu korrontea zabaldu dute (3035 0058 35 0580094044) eta euskaltegietan diru-kutxak jarri dituzte, Karrikiri dendan eta baita zenbait sindikatutan ere.

Kanpainaren bideo berria euskalerriairratia.eus atari digitalean duzue ikusgai.

Iturria: www.euskalerriairratia.eus