Heldu dena euskal agendan, hemen

Heldu dena euskal agendan, hemen

Euskal agendari kasu eginez, eta aurreko postean aipatu genuen bezala, Karrikadantza saioa larunbatean arratsaldeko 18.30ean izanen  dugu. Ea eguraldia gure alde dagoen honako honetan ere!!

topaberri66_karAgenda jarraikiz, heldu den asterako iazko udazkenean aurkeztutako “Berrikasi eta berrikusi” dokumentuaren inguruan mahai ingurua izanen dugu. Partaideak Iñaki Martinez de Luna (Hizlaria) eta Aitor Etxarte (elkarrizketatzailea) izanen dira. Katakrakeko aretoan, arratsaldeko 19.00etarako antolatua dago.

“Berrikasi eta berrikusi” dokumentua Kike Amonarriz, Julen Arexolaleiba, Xabier Erize, Mikel Irizar, Elena Laka, Iker Martinez de Lagos, Iñaki Martinez de Luna, Jasone Mendizabal eta Jon Sarasuaren artean eraiki zuten.

Euskararen errepasoa eta errepaso-irakurketa horretatik etorkizuna ondorioztatzea da helburua. Ziur gaude zuen interesekoa izanen dela!

Baina, agenda ez da honekin bukatzen: Bertsoaroa, ipuin kontalariak, Berriozarren antolatutako TELP tailerrak, e.a dena gure euskal agendan.

 

Zurekin hitz egin nahi dut eta askoz gehiago gure euskal agendan

Zurekin hitz egin nahi dut eta askoz gehiago gure euskal agendan

Mintzakide_logoa handia

 

Slogan honekin aurkeztu zen orain dela gutxi aurtengo Mintzakide programa.

Programa honen bidez, astean ordubetez euskaraz hitz egin eta hizkuntzan jariotasuna hartzea da helburua. Praktika behar duenari laguntza eta erraztasunak ematen dira. Dagoeneko izena emateko epea irekia dago eta 25an bukatzen da.

 

Zure esku dago euskara praktikatzea!! Izena emateko orriak Karrikirin eskura ditzakezu edo hemen sakatuz.

Eta aste honetarako badira hainbat gauza gure euskal agendan. Alde batetik, tailerrak, herri kirolak, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak. Bestetik, KARRIKADANTZA! Bai, hirugarren larunbata hemen da eta beti bezala, Karrikadantza dator Iruñeko San Nikolas plaza girotzera.

Hitzordua, arratsaldeko 18.00etan

 

 

 

 

Larunbatean denok Karrikadantzara

Larunbatean denok Karrikadantzara

10406812_823864927695971_4881315641648279727_n

 

 

 

Udako atsedenalditxoa egin ondoren bada garaia berriz dantzak eta sortzen den giro polita kalera ateratzeko. Horretarako, larunbat honetan, betiko orduan (18.30ean) San Nikolas plazan, eginen dugu kurtso honetako lehendabiziko Karrikadantza.

Suposatzen dugu udan zehar festaz festa eta herriz herri arituko zinetala dantzan eta kantan, beraz jarrai dezagun!!

Eta Joxemiel Bidador Pastoraleko sarrera-liburuxkak eta zapiak ere salgai jarriko ditugu. Aprobetxatu aukera eta eskura itzazu zure sarrerak eta zapiak agortu baino lehen!! Badator Bidador!!

 

liburuxka1