Gora Iruñea Euskalduna!!
Aurtengo sanferminetarako Karrikiri elkarteak kamiseta hau proposatzen dizu: Kantu bat gara. Gora Iruñea Euskalduna!!
Alde batetik, Jon Maia bertsolariari esker eta Tasio komikigileari bestetik, gure ustez oso ongi dotore, espezial, zoragarri…gelditu den kamiseta hau dagoeneko salgai dugu. Neurri guztietan: emakume, gizon, gazte eta umeendako (mahuka motzadunak eta tirantedunak)
12eurotan eskura dezakezu aurtengo kamiseta ospetsua!!
Kamiseta hauetaz gain gestetan janzteko osagarri guztiak ere aurkituko dituzu, “Geurea Ikurriña” edo “Nafar Power!” kamisetak.
Gora Iruña euskalduna! gora sanferminak!
(…) Begiratu maitea
ortzi mugak sutan,
gure begien zerutan.
Begiratu atzera amildegi ertza,
biziak, hilak, ametsa…
Orain mendeetako kanta erditu da
gure ordua heldu da
Eta ez galdetu inoin zer galdu genuen
gure ametsaren bidean
malko haiei esker
orain itsasoa gara! (…)