Bukatzeko, pilula literarioak

Bukatzeko, pilula literarioak

Jon alonso

Eta horrela, ibilbide literarioarekin emanen diogu amaiera Udaberriko Pilulak: indarberritzeko solasaldiak zikloari. Jon Alonso idazle iruindarrak prestatutako ibilbidean parte hartu nahi baduzu, Karrikiri euskal dendako atarian arratsaldeko 19.00etan elkartzea proposatzen dizugu.

Taldetxoa osatu eta “Txakolina Iruñeko edaria zenean” ibilbide literarioarekin hasiko gara. Hala ere, lasai, zeren 19.00etarako iristen ez bazara, bisitatuko diren edozein tabernetan batu zaitezke.

Hementxe ibilbidea: Leiho (Xabier karrika 7), El vallado (Udaletxe plaza), Calixto (San Frantzisko kalea) eta Kandela (Indatxikia 14).

Mila esker zikloan parte hartu duzuen guztiei!!

 

 

Udaberriko pilulen azken txanpa

Udaberriko pilulen azken txanpa

Iturria: Topatu.eus

Auzia ez da izan ala ez izan.

Nolako edo halako izan. Kontua ez da hori.

Kontua ekitea da.

Egitea.

Egiten duguna gara.

Izatea egitea da.

…….

Udaberriko Pilulak: indarberritzeko solasaldiak  zikloaren bigarren saioan Lorea Agirre kazetariak “Bagar nor” Korrikako mezuak gorde duena kontatuko digu. 20. Korrika Iruñean amaitzen dela aprobetsatuz, Bilbon irakurritakoa gogoratuko du Karrikiri Euskaltzaleon Topagunean heldu den ostegunean arratsaldeko 19.00etatik aurrera.

Eta hurrengo egunean, apirilaren 7an, ostirala, Jon Alonsok ibilbide literarioa eskainiko digu Iruñeko alde zaharreko karriketatik. Umorez, literaturaz mintzatzen eta txakolinarekin emanen diogu bukaera Udaberriko pilulak zikloari. “Txakolina Iruñeko edaria zenean” izanen da zikloaren azken saioa.

Saio guztiak 19.00etan hasiko dira, Xabier karrika 4an.

KARTELA

“Bagara nor” Korrikako mezuak gorde duena, apirilaren 6an

Duela bi urte Bilbon irakurritako Bagara nor mezuaz arituko da Lorea Agirre apirilaren 6an, Karrikirin. Lorea Agirrerekin jarraituko dugu zikloa eta bukatzeko, hurrengo egunean, Jon Alonso idazleak ibilbide literarioa eginen du arratsaldeko 19.00etatik aurrera.

Atzo, Garikoitz Goikoetxearekin eman genion hasiera “Udaberriko Pilulak: indarberritzeko solasaldiak” zikloari. Berriako kazetariak Euskara irabazteko bidean liburua aurkeztu zigun gerturatutako irakurzaleoi.

 

Hementxe datak eta orduak:

– Lorea Agirre “Bagara nor” Korrikako mezuak gorde duena, apirilaren 6an.

– Jon Alonso “Txakolina Iruñeko edaria zenean”, apirilaren 7an.

Saio guztiak arratsaldeko 19.00etan hasiko dira. Aforoa bete arte.

 

 

“Udaberriko pilulak: indarberritzeko solasaldiak” zikloa

“Udaberriko pilulak: indarberritzeko solasaldiak” zikloa

KARTELA

 

“Udaberriko pilulak: indarberritzeko solasaldiak” zikloarekin emanen diogu hasiera udaberriari.

Martxoaren 28an, Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetariak  “Euskara irabazteko bidean” liburu aurkezpena eginen du; apirilaren 6an, Lorea Agirre kazetari, antropologo eta Jakin aldizkariko zuzendariak  “Bagara nor” Korrikak gorde duen mezua solasaldia eskainiko du 20. Korrikaren harira; eta apirilaren 7an, Jon Alonso idazle iruindarrak “Txakolina Iruñeko edaria zenean”  umorez beteriko txango literarioarekin amaiera emanen dio zikloari.

Ziklo honekin udazkenean antolatutako Euskaraz eroso aritzeko pilulak ikastaroari jarraipena eman nahi dio Karrikiri Euskaldunon Topaguneak, euskaraz bizitzeko gogoa indarberritzeko dosiak eskainiz.

 Udaberriko Pilulak: indarberritzeko solasaldiak:

  • Martxoaren 28an: Garikoitz Goikoetxea, “Euskara irabazteko bidean”
  • Apirilaren 6an: Lorea Agirre, “Bagara nor” Korrikako mezuak gorde duena
  • Apirilaren 7an: Jon Alonso, “Txakolina Iruñeko edaria zenean”

Saio guztiak arratsaldeko 19.00etan, Karrikiri Elkartean (Xabier karrika 4, Iruñea)

 

“Literatura, hiria eta hiritarrak” hitzaldia Jon Alonsoren eskutik

“Literatura, hiria eta hiritarrak” hitzaldia Jon Alonsoren eskutik

jon alonso

Bihar, apirilak 27, arratsaldeko 19.30ean Jon Alonso idazleak Civivox Kondestablen “Literatura, hiria eta hiritarrak” hitzaldia emanen du (Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoa antolaturik)

Hitzaldiaren sintesia: “Askotan uste dugu literatura gure ohiko bizitzetatik kanpo dagoen zerbait dela, ez duela balio praktikorik eguneroko bizimoduan edo bateraezina dela hiriaren martxarekin. Hitzaldi honetan hiri-inguruko monumentu esanguratsu batzuetan hainbat esku-hartze birtual burutuko ditugu, ideia oker hori deuseztatzeko”.

Eta ostiralean,  goizeko 9.00etatik aurrera, Biurdana Institutuko XVII Irakurketa Publikoa izanen da, Jon Alonsorekin.

Ekitaldi, tailer, hitzaldi, irakurle taldeak, kontzertuak eta gauza gehiago gure #Euskalagendan.