2019-2020an Karrikirin aurkeztutako liburuak: Nerea Balda, Eduardo Galeano, Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga, Nanni Balestrini, Alfontso Gartziandia, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel…

Hauek izan dira kurtso honetan, 2019-2020 kurtsoan, gurean, Karrikirin (Xabier karrika 4n) aurkeztu diren liburuak



Karrikirin datorren astean: Martxoaren 10ean: LOREA AGIRRE eta IDURRE ESKISABEL (Trikua esnatu da). 11n: LEIRE ALONSO eta IRATI GOIKOETXEA (Solasaldi musikatua).

Karrikirin datorren astean: Martxoaren 10ean: LOREA AGIRRE eta IDURRE ESKISABEL (Trikua esnatu da). 11n: LEIRE ALONSO eta IRATI GOIKOETXEA (Solasaldi musikatua).

2020ko martxoaren 2. astea dotore datorkigu Karrikirin (Xabier karrika 4, Iruñean).

Martxoak 10, asteartea, 19:30ean: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel izanen ditugu, Trikua esnatu da liburua aurkezten.

Hemen Berrian egindako kronika: Bi bortxa bat eginda.

Martxoak 11, asteazkena, 19:00etan: Matematika eta literatura, Irati Goikoetxea,(bloga)eta Leire Alonso, (bloga) Solasaldi musikatua.

Matematikari eta idazleekin mahai ingurua eta zientziarekin lotutako olerki eta testu irakurketa musikatua ere egingo da.

Sarrera libre, beraz animatu eta etor! Ateak zabalik izanen dituzu.

Trikua esnatu da (Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre)

Trikua esnatu da (Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre)

Gure bi egileek bide luzea egin dute feminismoaren munduan eta euskalgintzan ere bai. Ez da kasualitatea nola interpelatzen digun, emakumeak gutxituta daude, euskararen presentzia eta erabilera ere bai.

Nork hitz egiten du euskaraz? Nork ziurtatzen du bere transmisioa? Zein baldintzetan? Euskaldun eredugarriak maskulinitate normatiboa bete behar du? Botere harremanak gizon eta emakumeen artean sortzen badira gizarte erdaldun eta komunitate euskaldun artean ere sortzen dira?

Galdera sorta bat menderakuntza deseraikitzeko, eta dei bat feminismoa eta euskalgintzaren artean zubiak zabaltzeko; bat egiteko askatasunaren bidean.

Datozen asteetarako bisitak: Alfontso Gartziandia (O19), Fernando Rey (O27), Lorea Agirre (M10), Idurre Eskisabel (M10), Irati Goikoetxea (M11), Leire Alonso (M11), Kike Amonarriz (M17), Mari Luz Esteban (M24)

Kaixo adiskide,  

Hauek dira hilabete bukaera eta datorreneko ekitaldien hitzorduak:  

  • Otsailaren 19an asteazkena, 19.30ean: ITSU KOLPEKA (Alberdania) liburuaren aurkezpena (ALFONTSO GARTZIANDIA)
  • Otsailaren 27an, osteguna, 19.30ean: DEN-DENA NAHI DUGU (Katakrak) liburuaren aurkezpena (FERNANDO REY)
  • Martxoaren 10an, asteartea 19.30ean: TRIKUA ESNATU DA (Lisipe) liburuaren aurkezpena (LOREA AGIRRE eta IDURRE ESKISABEL)
  • Martxoaren 11n, asteazkena, 19etan: Matematika eta Literatura solasaldi musikatua (IRATI GOIKOETXEA eta LEIRE ALONSO)
  • Martxoaren 17an, asteartea, 19.30ean: EUSKARAREN BIDEGURUTZETIK (Elkar) liburuaren aurkezpena (KIKE AMONARRIZ)
  • Martxoaren 24an, asteartea, 19etan: ANDREZAHARRAREN MANIFESTUA (Pamiela) liburuaren aurkezpena (MARI LUZ ESTEBAN)

Etorri eta goza gurekin. Sarrera librea izanen da beti.