Beltxarga Beltza (Ibil Bedi)

Beltxarga Beltza (Ibil Bedi)

Ibil Bedi talde nafarrak kaleratu berri du bigarren diskoa: Beltxarga Beltza. Nahiz eta Berandu baina garaiz diskoan eta Bide Zuzena single bikoitzean hartu zuten bidea ez duten utzi, esan daiteke hamaika kanta biltzen dituen disko honetan estilo propiotik atera gabe, musikaren aukera berriak probatu dituztela: ahotsa desitxuratzen duten efektuetatik biolinaren armonikoen erabileraraino.

Taldeak duen formazio bereziaren bidez (saxoa, biolina, guitarra, baxua, pianoa eta bateria) jarraitu dute beraientzat hain garrantzitsua den soinu propioaren bilaketa hortan. Gainera, lasaitasun osoz hartu dute bai kanten sortze prozesua eta bai grabaketa prozesua, izan ere, oraingoan taldekide den Ibai Osinagak egin ditu grabaketa eta nahasketa lanak. Honek malgutasun handia eman dio taldeari, modu honetan ez baitute kanpoko inor sartu behar izan prozesuan. Modu batean, pandemiak eragindako kontzertu lehortea musika sortzeko probestu du taldeak. Anari Alberdiren ahotsaren kolaborazioa izan du Egurrezko Eskuotan kantak, emaitza dotore eta potentearekin.

Taldeak lehenengo kontzertutik izan duen “zigilua” ez dute bertan behera utzi eta diskoa hasi eta bukatzeko hiru ahotsetara a capella “bertso” bat txertatu dute, Lemko herriaren melodia tradizional baten bertsioa eginez. Bai argazkia eta bai diseinua egiterako orduan, Mikel Tristan diseinatzailekin elkarlanean ibili dira.

Aurrekoan bezala, taldeak disko honetarako autoekoizpenaren bidea hartu du.

Hemen eskuragai.

Euskaraldiaren aurkezpena Nafarroan

2019ko azaroaren 23an egin da bigarren Euskaraldia Nafarroan aurkezteko ekitaldia Iruñeko Zentral aretoan. Ekitaldiaren laburpena egiten duen bideoa duzue jarraian:

Bertan Euskalerria Irratiko esatari Reyes Illintxetak eta Juan Kruz Lakastak zuzendutako saioan Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariek (Kike Amonarriz eta Oskar Zapatak) eta Nafarroako Gobernukoek (Ana Ollo Herritarren Harremanetarako Kontseilariak eta Mikel Arregi Euskarabideako zuzendariak) parte hartu dute, besteak beste.

Hainbat erakunde eta gizarte eragileetako ordezkari zein herritarrek parte hartu dute ekitaldian, era berean. Musikak presentzia nabarmena izan du ekitaldian: Petti, Demode quartet eta Ibil Bediren emanaldiak izan dira.

Ibil Bedi, Petti, Demode Quartet, pintxoak, umorea… Euskaraldiaren aurkezpena, azaroak 23, larunbatarekin 11etan Zentralen

Ibil Bedi, Petti, Demode Quartet, pintxoak, umorea… Euskaraldiaren aurkezpena, azaroak 23, larunbatarekin 11etan Zentralen

Hemen da 2. Euskaraldia!

Nafarroako Euskaraldiaren aurkezpena izanen dugu Zentral Aretoan, azaroaren 23an, 11etan.

Euskaltzaleen Topagunea gonbidapena jaso dugu, eta hemendik, zuei ere, luzatzen dizuegu gonbidapen hori: etorri Euskaraldia elkarrekin ospatzera.

 

Hitzordua: Zentral Aretoan, Iruñean, Azaroak 23, 11etan. Zatoz!

Euskaraldiak bi urterako zikloa izango du aurrerantzean. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea xede du Euskaraldiak.  2020ko udazkenean egingo da bigarren ariketa sozialak eta bi ardatz izango ditu: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea (2018ko edizioan bezala) eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera babesteko neurriak bultzatzea.

Ahobiziak eta Belarriprestak lehen bezala, orain Ariguneak ere. Zer ote?

Martxan!

 

 

Berandu baina garaiz (Ibil Bedi)

Berandu baina garaiz (Ibil Bedi)

Berandu baina garaiz datoz Ibil Bedikoak. Iturramako institutuan lagun egin eta handik denbora laburrera elkartu ziren musika egiteko asmoz.

Altxatu taldea sortu eta bertan kantari aritutako da Ibai Osinaga, hiru diska eman zituen proiektu hark.

Aurkeztu berri duten lana ordea arras ezberdina da, Pop doinuak jorratu dituzte oraingo honetan, nahiz eta Folk eta Rock erritmoak ere ageri diren haien kantuetan. Hitzak ere bestelako edukiak dituzte, pertsonalagoak dira, tonu intimoagoa dute kantuek. Ibai eta Ametsek sortutako olerkiak dira diskoa osatzen dutenak. Javier Larrañeta, Areta Senosiain, Amets Aranguren, Ibai Osinaga eta Eder Escalerak osatzen dute taldea.

Lan berria erakutsi, eta beharrezko diren aurkezpen lanak egin ondoren iragarri dute beraien lehen bira, EHZ musika jaialdian eta San Ferminetan ere aritzekoak dira besteak beste.

Talde iruindarra gogotsu etorri da, Ibil Bedi beraz Euskal Herriko txoko guzietan.

Hemen eskuragarri.

Musika gomendioa – IBIL BEDI

Musika gomendioa – IBIL BEDI

Musika gomendio batekin gatoz oraingo honetan.

Berandu baina garaiz datoz Ibil Bedikoak. Iturramako institutuan lagun egin eta handik denbora laburrera elkartu ziren musika egiteko asmoz.

Altxatu taldea sortu eta bertan kantari aritutako da Ibai Osinaga, hiru disko eman zituen proiektu hark. Aurkeztu berri duten lana ordea arras ezberdina da, Popo doinuan oraingo honetan, nahiz eta Folk eta Rock erritmoak ere ageri diren haien kantuetan. Hitzak ere bestelako edukiak dituzte, pertsonalagoak dira, tonu intimoagoa dute kantuek. Ibai eta Ametsek sortutako olerkiak dira diskoa osatzen dutenak.

Javier Larrañeta, Areta Senosiain, Amets Aranguren, Ibai Osinaga eta Eder Escalerak osatzen dute taldea.

Lan berria erakutsi, eta beharrezko diren aurkezpen lanak egin ondoren iragarri dute beraien lehen bira, EHZ musika jaialdian eta San Ferminetan ere aritzekoak dira besteak beste.

Talde iruindarra gogotsu etorri da, Ibil Bedi beraz Euskal Herriko txoko guztietan.

Haien lehenengo lana Karrikirin dugu salgai!