Fakirraren ahotsa (Harkaitz Cano)

Fakirraren ahotsa (Harkaitz Cano)

Ez da erraza horrelako pertsona baten bizitza kontatzea inor mindu gabe, baina lortu du. Harkaitz Canok nobela bat osatu du Imanol Larzabal pertsona fikziozko pertsonaia bilakatuz. Ez du biografia bat idatzi baina nobela hau benetako Imanolengandik ez dago oso urrun. Imanol kantaria; erakunde armatuko kide erbesteratua, bakezale amorratua, bere herrian bertan gaizki ikusita, gorrotatuta, baina batez ere gizaki bat koherentziaren bila.

Harkaitz Cano ofizio handiko idazlea da eta berriro erakutsi digu berarentzat literatura oso kontu serioa dela.

Hemen eskuragai.

Hiru emakume (Sylvia Plath)

Hiru emakume (Sylvia Plath)

Sylvia Plath oso denbora gutxitan klasiko bat bilakatu dela esatea ez da astakeria bat, egun bere jarraitzaileak legio bat dira. Gazte hil zen, berrogeita bat urterekin, baina oso gazte hasi zen poesia idazten.

Bere poesiak hunkitzen gaitu, idatzi zituen olerkiak gure bihotzera zuzendutako balak dira, barrutik inarrosten dituzte arimak, inor ez da ezaxolati geratzen. Liburu honetan “denonartean” argitaletxeak Amatasuna eta amatasunaren Maitasuna inspirazio iturri dituen poemak, emakumezko hiru ahots desberdin baliatuz, ekartzen digu. Aipatzekoa da ere Anuska Allepuzen irudiak, sinpleak baina adierazkorrak bezain politak.

Ezin dugu bukatu Harkaitz Canok egindako itzulpen bikaina aipatu gabe.

Hemen eskuragai.