2018/04/24 | Berriak
Euskaltzaleen Topaguneak IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoaren edizio berri bat jarriko du martxan, hamabigarrena, eta aurten ere Karrikirik parte hartu du beste hainbat elkarte, Udal liburutegi eta liburu dendekin batera.
Maiatzaren 31ra arte eskainiko da liburutegietan kanpaina honetan parte hartzeko aukera. Liburu dendetan, ordea, ekainaren 10a arte iraunen du.
Kanpainaren izenak berak argi adierazten duen bezala, hiru pausu erraz emanda parte hartu daiteke:
1) Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
2) Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
3) Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango dizu.
Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, hile horretan irakurle fitxa bete dutenen artean liburutegi bakoitzean 30€ko balioa duen txeke baten zozketa egingo da. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du.
Oharra 1: Txeke bat liburu bakoitzeko
Oharra 2: Erosketa txekeekin ezin izanen da gramatika libururik, hiztegirik, entziklopediarik edo eskolako libururik erosi.
2017/04/19 | Berriak, euskaldenda
Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa martxan da eta aurten, lehenengo aldiz, Iruñeko Udala antolatzaileen artean dago.
Irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Parte hartu nahi? Hauek dira eman beharreko pausuak:
– Irakurri: Hurbildu liburutegira eta hartu maileguan euskarazko edozein liburu.
– Gozatu: Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa erraz bat bete: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txeke emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
– Oparitu: Azken pausua, liburua oparitu.
Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango digu. Horrez gain, liburutegi bakoitzean 30€ko balioa duen txeke baten zozketa eginen da, hil horretan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emanen du. Erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 10 artekoa izanen da eta oparitu nahi duzun liburua beste denden artean, Karrikiri euskal dendan ere eskura dezakezu.
2017/03/22 | Berriak, Karrika
Martxan da 11. Irakurri, gozatu eta oparitu edizioa euskaltzale elkarte, liburutegi publiko eta liburu dendek elkarlanean antolatua. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31 bitartean Nafarroako 18 herritan eta lehenengo aldiz, Iruñean.
Irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, nirakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Egitasmoak, parte hartze sartzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua opari bihurtzera gonbidatzen du.
Parte hartu nahi? Hauek dira eman beharreko pausuak:
– Irakurri: Hurbildu liburutegira eta hartu maileguan irakurri euskarazko edozein liburu.
– Gozatu: Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa erraz bat bete: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txeke emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
– Oparitu: Azken pausua, liburua oparitu.
Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango digu. Horrez gain, liburutegi bakoitzean 30€ko balioa duen txeke baten zozketa eginen da, hile horretan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emanen du. Erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 10 artekoa izanen da.
Informazio gehiago behar izanez gero, www.topagunea.eus/irakurri