“Solasaldi dialogikoak: klasikoetatik metologiara”, hamabostaldiaren azken hitzaldia
Haur eta Gazte literatura hamabostaldian guztiz murgilduak gaude. Aste bete pasa da hamabostaldi honi hasiera eman genioenetik, eta orain bigarren astearekin batera, programatutako bigarren hitzaldiaren berri ematera gatoz.
Azaroaren 22an, asteazkenarekin berriz ere, Iosu Ihabar Urzainkik “Solasaldi dialogikoak: klasikoetatik metologiara” hitzaldia eskainiko du Karrikiri euskal dendan, arratsaldeko 19:00etan.
Baina, zer dira solasaldi dialogikoak?? Iosuk hauxe dio:
Literatura unibertsala, berdintasunezko elkarrizketa, elkarrekintza librea eta ikaskuntza bat doaz talde irakurketa jarduera arrakastatsu honetan.
Solasaldi irekiak dira pertsona orori literatura klasiko hurbiltzeko daukagun tresnarik eraginkorrena, askotan sortutako harresi akademikoak deseginez. Ahozko hizkuntzaren bidez testu klasikoen edukiak gaurko, atzoko eta betiko mintzagaiekin erlazionatuz. Pertsonen eraldaketa helburu izanda irakurketaren didaktika berritzeko apustua da.
Irakurzaletasuna ikasleen artean sustatzeko metodologia bat baino gehiago da, non literaturaren bitartez, solasaldi desberdinak sustatuz, testu desberdinen interpretazioaz baliatuz elkarrizketa eta hausnarketa bultzatzen ditu metodologia honek.
Eta ostegunean, baina hau hamabostaldiaren programaziotik at dator, Dani Martirenak bere lan berria aurkeztuko digu “Jonek Jone izan nahi du” liburua. Formatu aldetik liburu berexia dugu, ezberdina, xarmanta; eduki aldetik, genero trataeran jarri du garrantzia.
Informazio gehiago, 948 225845 telefonoan edo bulegoa@karrikiri.eus