Mugimendu euskaltzalearen etorkizuna, hizpide

Joan den otsailaren 6an, Topaldiaren 18. edizioa egin zen Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan. Jardunaldiaren ardatza, euskalgintzan diharduten mugimenduen antolakuntza ereduen inguruko gogoeta egitea izan zen, izenburuak adierazi bezala: “Nola antolatuko da etorkizuneko euskaltzaleen mugimendua?”.

Bertan Euskal Herriko bazter guztietako esperientziak nahiz antolakuntza ereduak ezagutu ahal izan genituen. Euskara elkarteetan 90. hamarkadan sortu ziren antolakuntza ereduetatik abiatu zen Topaldia, gaur egun ere betetzen dituzten funtzioak nabarmenduz. Era berean, gizarteak dakartzan aldaketetara moldatzeko asmoa duten eredu berriak ere plazaratu ziren. Izan ere, azken horiek osatu zuten jardunaldiaren muina.

Eredu berritzaileek irekitako ildoari helduta, gizarte berrikuntzaren gaia jorratu zen, euskalgintza bezalako mugimendu sozialek eraldaketa horretan duten egitekoaren inguruko gogoeta zabalduz. Horretarako, besteak beste, gizarte berrikuntzan punta-puntako aditu dugun Igor Calzadaren hitzaldia entzuteko parada izan genuen. Calzada Oxfordeko Unibertsitatean doktore eta Europar Komisiorako zientzialari tekno-politiko eta aditu seniorra da. Bere lana, urteetan zehar, gizarte berrikuntzak prozesu tekno-politikoetan betetzen duen papera ikertzea izan da, hiri eta eskualdeak konparatuz, eragileen estrategiak aztergai izanik. Bestalde, nazioarteko ikerketa konparatuan ibili bada ere, Euskal Herria jomugan izan du beti.

Topaldian egin zuen hitzaldia ekarri dizuegu, haren gogoetak eta esperientziak interesgarri izanen zaizkizuelakoan:

2020a hasi da, eta gu prest gaude

2. Euskaraldira eramango gaituen urte polita dugu aurretik. Ideia, amets eta gogo ugari dugu aurten ere, baina oraindik ere, #gehiago nahi ditugu, #gehiagotan partekatu nahi ditugu eta #gehiagorekin konspiratu nahi dugu. Iruñea euskaldunago egin nahi dutenen Topagunea izan nahi dugu. Elkarlanean, denon artean eginen dugu.


Proposamenik, ideia berririk, galderarik, iruzkinik baduzu, betiko tokian izanen gaituzu: bulegoa, denda eta topagunea den Xabier Karrika 4an, Iruñeko alde zaharrean, (Estafeta kalearen ondoan).

Guregana hurbiltzerik ez baduzu, harremanetarako baliabide hauek eskaintzen dizkizugu: emaila eta telefonoa: bulegoa@karrikiri.eus; 948 225 845.

Web orriak: karrikiri.eus; denda.karrikiri.eus

Eta nola ez: Twitter, Facebook eta Instagram

Aitzina! Urte berri on!

Euskaraldiaren aurkezpena Nafarroan

2019ko azaroaren 23an egin da bigarren Euskaraldia Nafarroan aurkezteko ekitaldia Iruñeko Zentral aretoan. Ekitaldiaren laburpena egiten duen bideoa duzue jarraian:

Bertan Euskalerria Irratiko esatari Reyes Illintxetak eta Juan Kruz Lakastak zuzendutako saioan Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariek (Kike Amonarriz eta Oskar Zapatak) eta Nafarroako Gobernukoek (Ana Ollo Herritarren Harremanetarako Kontseilariak eta Mikel Arregi Euskarabideako zuzendariak) parte hartu dute, besteak beste.

Hainbat erakunde eta gizarte eragileetako ordezkari zein herritarrek parte hartu dute ekitaldian, era berean. Musikak presentzia nabarmena izan du ekitaldian: Petti, Demode quartet eta Ibil Bediren emanaldiak izan dira.

“Auzokoak” dokumentala Topagunearen eskutik

“Auzokoak” dokumentala Topagunearen eskutik

Auzokoak-dokumentala

Euskatzaleen Topagunea duela hamar urte Euskal Herrira azken hamarkadetan etorri den  jatorri, hizkuntza eta kultura anitzeko jendearekin euskararen gaia nola landu hausnartzen hasi zen.

“Auzokoak” dokumentalaren zuzendaria Iñaki Alforja da.

Hitzordua: martxoaren 23an, arratsaldeko 19.30ean, Katakraken.