Euskalerria irratiko saioa Karrikirin egin dute

Euskalerria irratiko saioa Karrikirin egin dute

IMG_20180116_095203

 

 

Euskalerria irratia eta Karrikiri Elkartearen  arteko amodio aferaren beste kapitulu bat

Iruñeko Irrintzi dorretik Euskalerria Irratiak goizero eskaintzen duen Metropoli Forala saioa Xabier karrikaraino heldu da gaur Juan Kruz Lakasta eta Pello Argiñarena kazetarien eskutik.

Saio osoa zuzen zuzenean Karrikiri elkartearen Xabier karrikako saltokitik egin da, eta hasi bezain pronto Juan Kruz Lakasta Karrikiriko Ondarru eta Gorettirekin solasean aritu da Iruñeko Euskaldunon Topagunearen eta elkartearen dendaren nondik norakoez.  Ondoren, Oskar Zapatak, Nafarroako Euskaltzaleen Topaguneko koordinatzaialeak, euskarazko elkarteen garrantziaz hitz egin du, eta haren gibelean, Amets Aranguren, Iruñeko Euskaraldiaren kudeatzaileak Euskaraldiaren xehetasunak eman ditu.

Bigarren ordutik aurrera, Pello Argiñarenak mikroa hartu eta kalean gora eta behera aritu da Xabier Santamaria irakaslearekin laguntzaz Xabier karrikako historia eta istorioak bertatik bertara ezagutzen (Martinez Erro dendara bisita egin dute eta guzti!).

Isa Egiguren0 Munduko Medikuen Elkarteko kideari elkarrizketa egin diote beranduago, eta amaitzeko Sabino Cuadrak 78ko Sanferminetaz hitz egin du. Saio osoa hemen duzue entzungai.

 

Dantza, antzerkia eta poesiak bat eginda, Martin Zalakain ikuskizunean

Iturria: Euskalerriairratia.eus

Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzarekin 80 dantzari izanen dira oholtza gainean. Musikariak ere ez dira faltako eta aktoreen artean Ander Lipus jarriko da Pio Barojaren azalean.

“Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da Martin Zalakain”. Martin Zalakainen istorioa kontatu du oraingoan, izen bera daraman ikuskizunean. Pio Baroja idazlearen Zalakain abenturazaleaeleberria hartu du oinarri, eta dantza, musika nahiz antzezlana uztartu ditu. Larunbatean izanen da ikuskizuna, Baluarten.

Dantzaren eta antzerkiaren uztarria izango da literatura. Euskal literatutako klasiko handietako batean oinarrituko baita Argiaren ikuskizun berria, Pio Barojaren Zalacaín el aventurero lanean hain zuzen. Donostiar idazleak bizi izan zuen garaia eta bere historia hurbila maisutasunez eta narrazio-molde berriak sortuz idatzi zituen moduan, Argiaren nahia da euskal dantza tradizional garaikidean lengoaia eta dantzaera-molde berri bat proposatzea, ikusleei emozioen bidez gozatzeko moduko ikuskizun bat sortzea. Juan Antonio Urbeltzen koreografiaren, Ander Lipusen antzerkiaren eta Harkaitz Canoren hitzen ZALAKAIN aurkeztera goaz.

Zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz
Taula zuzendaritza: Ander Lipus
Idazkera: Harkaitz Cano
Koreografia:Juan Antonio Urbeltz
Dantzari taldeak: Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Miarritze), Elai-Alai (Portugalete)
Musika sorkuntza:  Marian Arregi , Mikel Urbeltz
Musikariak: Marian Arregi (akordeoia), Mikel Urbeltz (arrabita), Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (arpa), Dugunako Musikariak (txistua, haize tresnak eta perkusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (soka tresnak)
Aktorea: Ander Lipus

 

“Euskaraldia” aurkeztu dute

“Euskaraldia” aurkeztu dute

kartela

 

 

Abenduaren 2an, eguerdian, “Euskarak 365 Egun” ekimenaren ekitaldia izanen dugu. Egun horretan, soka dantza izanen dugu eta datorren urtean 11 egun euskaraz ekimenerako Nafarroako hiriburuan dugun asmoa aurkeztuko dugu ere. Hurbildu zaitez!!

Euskaraldia aurkeztu dute, baina zer da Euskaraldia?

Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua. Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan kokatzen da eta bi mugarri ditu.

Batetik, euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea izango da 2018ko azaroa eta abendua bitartean egingo den Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimenaren helburua. Bestetik, hizkuntzaren normalizazioaren ardura pertsonen eta entitateen artean partekatua denez, 2019an, mota guztietako entitateek euskararen erabilera babesteko eta bultzatzeko neurriak hartzea izango da helburua.

 

 

 

Maiatzaldia komunikabideetan!!

Atzoko Egunez egun Iruñerriko hotsak eta zaratak Xaloako programan Karrikiriko Ondarru egon zen eta Maiatzaldiari buruz gustura hitz egin zuen. Ezin izan bazenu telebistan ikusi, hementxe uzten dizugu eginiko elkarrizketa.

Eta bestetik, gaur goizean Euskalerria irratiko Metropoli foralan egon gara. Podkasta entzuteko lotura honetan sakatu (1:06:40 min. aurrera).  Jakinen duzun bezala, gaur arratsaldean hasiera emanen diogu Iruñea Baiona Maiatzaldiari, eta gurekin, Xan Aire izanen dugu “Lurraldeen arteko harremanak euskalgintzan: ikuspegi kritiko bat, Iparraldea deitu periferiatik”. Arratsaldeko 19:00etan, Karrikiri euskal dendan.

 

FM 98.3 dialean emitituko du Eukalerria irratiak astelehenetik aurrera

FM 98.3 dialean emitituko du Eukalerria irratiak astelehenetik aurrera

_DSC3193_content

>Egun handia da Euskalerria Irratia osatzen dugunontzat, 28 urte baitaramatzagu une honen zain, edo une honetara iristeko lanean.
>Egun handia da Iruñerriko euskaldunentzat, behingoz euskarazko irratia entzuterik izanen baitute, arazo teknikorik gabe, traba administratiborik gabe, azpikeria politikorik gabe.
>Eta egun handia da, oro har, Iruñerrian bazterketarik eza, berdintasuna, bizikidetza maite dutenentzat.

Jarraitu irakurtzen www.euskalerriairratia.eus-en

Iturria: www.euskalerriairratia.eus