Euskaraldiaren aurkezpena Nafarroan

2019ko azaroaren 23an egin da bigarren Euskaraldia Nafarroan aurkezteko ekitaldia Iruñeko Zentral aretoan. Ekitaldiaren laburpena egiten duen bideoa duzue jarraian:

Bertan Euskalerria Irratiko esatari Reyes Illintxetak eta Juan Kruz Lakastak zuzendutako saioan Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariek (Kike Amonarriz eta Oskar Zapatak) eta Nafarroako Gobernukoek (Ana Ollo Herritarren Harremanetarako Kontseilariak eta Mikel Arregi Euskarabideako zuzendariak) parte hartu dute, besteak beste.

Hainbat erakunde eta gizarte eragileetako ordezkari zein herritarrek parte hartu dute ekitaldian, era berean. Musikak presentzia nabarmena izan du ekitaldian: Petti, Demode quartet eta Ibil Bediren emanaldiak izan dira.

Ibil Bedi, Petti, Demode Quartet, pintxoak, umorea… Euskaraldiaren aurkezpena, azaroak 23, larunbatarekin 11etan Zentralen

Ibil Bedi, Petti, Demode Quartet, pintxoak, umorea… Euskaraldiaren aurkezpena, azaroak 23, larunbatarekin 11etan Zentralen

Hemen da 2. Euskaraldia!

Nafarroako Euskaraldiaren aurkezpena izanen dugu Zentral Aretoan, azaroaren 23an, 11etan.

Euskaltzaleen Topagunea gonbidapena jaso dugu, eta hemendik, zuei ere, luzatzen dizuegu gonbidapen hori: etorri Euskaraldia elkarrekin ospatzera.

 

Hitzordua: Zentral Aretoan, Iruñean, Azaroak 23, 11etan. Zatoz!

Euskaraldiak bi urterako zikloa izango du aurrerantzean. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea xede du Euskaraldiak.  2020ko udazkenean egingo da bigarren ariketa sozialak eta bi ardatz izango ditu: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea (2018ko edizioan bezala) eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera babesteko neurriak bultzatzea.

Ahobiziak eta Belarriprestak lehen bezala, orain Ariguneak ere. Zer ote?

Martxan!