2017/10/20 | euskaldenda, Liburu aurkezpenak

Atzo eman genion hasiera dendaren berrinaugurazioari!
“Egile berriendako literatur lehiaketa 2016” liburu aurkezpena Iñaki Azkonak bideratu zuen. Testuak irakurtzeko tartea izan genuen, baita errezitaldi txiki bat egiteko ere. Azkenean, Julio Sotok ezin izan zuen etorri, baina bihar hemen egonen da!
Maialen Lujanbio eta Julio Sotoren txanda dator: bihar, 12:00etan.

2017/10/16 | Berriak, euskaldenda

Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Topaguneak liburu aurkezpen, bertso saio eta hitzaldi baten bidez berrinauguratuko du denda berria. Bi hilabetez denda itxita egon ondoren, irailaren 26an ireki zen Xabier kaleko denda.
Ekitaldi nagusia, urriaren 21ean, larunbatarekin, gauzatuko da. Goizeko 12:00etan, Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak bertsotan hasiko dira, gurera hurbiltzen den orok denda berrituaz bertso saio baten bidez goza dezan.
Egitaraua borobiltzeko, urriaren 19an, “Egile berriendako literatur lehiaketa 2016” liburuaren aurkezpena eginen da. Hiru saridunak gurera hurbilduko dira: narrazio atalean, Ander Perez Argote “Lehen malutak” testuaz ariko da; olerki atalean, Iban Garro Alzuri “Hidris-en aulkia”rekin; eta bertso-paperetan, Julio Soto Ezkurdia “Nor naiz?” lanarekin. Arratsaldeko 19:30ean emanen diogu hasiera berrinaugurazio honetako lehendabiziko ekitaldiari.
Eta bukatzeko, urriaren 25ean, 19:30ean, Miren Amurizarekin haur liburu ilustratuei buruz hitz eginen dugu. Miren Amurizak “Konta iezadazu ipuin bat” izenburupean eskainiko du hitzaldia.
Urriaren 19an, 19:30ean, “Egile berriendako literatur lehiaketa 2016” liburu aurkezpena
Urriaren 21ean, 12:00etan, Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak
Urriaren 25ean, 19:30ean “Konta iezadazu ipuin bat” Miren Amurizaren eskutik
2016/05/24 | Berriak, Maiatzaldia

Maiatz argitaletxeko 32. solasaldiekin jarraituko dugu, oraingo honetan Baionara joanen gara Baiona-Iruñea ekitaldiarekin segituko dugu.
Pasa den astean Iruñean egindako eredua jarraituz bertsolariekin bisita izanen dugu, mahai inguru interesgarria itzulpengintza munduaz eta Iruñeko idazleekin errezitaldia.
Maiatzaren 25ean, Baionan
18:00. Hitzordua Euskal Museoaren aintzinean; ongi etorria Iruñako idazleei Baiona-Iruñea jumelagearen ganik.
18:10 Baionako bisita bertsulariekin: Laka eta Maddi Sarasua.
Egonaldiak :
1 San Saturnino eta San Leon, Baiona aurkezten museo aurrean
2 Baiona eta itsasoa eta Nafarroa, Errobi, Zuhigaraitxipi, inglesak
3 Kordelieren kalea: euskal kulturaren kalea, Herria, Enbata, Ekaitza, euskal idazkaritza, Herri Batasuna, Xaho, Bizi, Batera e.a.….
4 Baiona zaharra: erromatarrak, plaxota, Passemillon, Maiatz… hurrupaldi batekin
5 Bost Kantoiak, Victor Hugo, Baiona hiri nagusi…
19:45 Hatsaren poesia ikuskizuna (Auxtinek aurkeztua)
20:00. Euskal Museoan “itzulpengintzaz” mahai ingurua : Itxaro Borda, Joxemari Sestorain-ekin.
21:00 Iruñeko idazleen happeninga, testu eta musikak.
21:45 afaria elgarrekin.
2016/05/17 | Berriak, Maiatzaldia

Hementxe uzten ditugu atzoko bertso-txangoak Karrikirira egindako bisitaren argazki batzuk. Sustrai Colina eta Saioa Alkaiza bertsolariekin egin zen txangoa eta Baionako lagunak gurera hurbildu ziren.
Datorren astean,25ean, guri tokatzen zaigu bisita egitea! Baionarantz joanen gara Iruñeko idazleen testuen errezitaldira.

Bestalde, atzo Euskalerria irratian izan ziren Maiatz Argitaletxeko Lucien Etxezaharreta, Agustin Zamora eta Juan Karlos Lopez Mugartza. Saioa entzun nahiez gero, hementxe sakatu