“Liburu honetan lantzen dira lurraldearen batasunaren garrantzia, Euskal Herria herri batua izatetik herri zatitua bihurtu arteko mendez mendeko kronika, herriaren askatasun eta batasun egarria eta gaur egungo egoera administratiboak sortzen duen egoera arriskutsua, izan euskaldunen arteko harremanetan, kulturan, kirolean, erreferentzietan, hedabideetan, azpiegituretan, ekonomian, irakaskuntzan, zerbitzuetan eta abar. Halaber, oinarri edo abiapuntu batzuk proposatzen dira, herria hobeki artikulatzeari begira.”(http://enekobidegain.eus)
Eta ostegunean, maiatzaren 17an, 20:00etan, Donibane Garaziko Seitan taldeak kontzertua eskainiko du Zaldiko Maldiko elkartean.
Bihar emanen diogu hasiera 2018ko Maiatzaldiari. Mattin Bachok BAM! dinamikaz hitz eginen du, Karrikirin.
Zer da BAM? Baiona, Angelu eta Miarritzen gauzatutako dinamika da eta aste oso batez euskaraz bizitzeko desafioa da BAM! Mattin Bachok, arratsaldeko 19:30ean, Karrikirin, Ipal Euskal Herriko hiri eremu zailenean hiztunak aktibatzeko esperientzia azalduko digu.
Maiatzaldiaren lehendabiziko hitzaldi Euskaraldiarekin bat egiten du, eta bide batez, Iruñean eginen den herri batzordeen prestakutzara gonbidatzen zaitugu! Larunbatean, maiatzaren 12an, 10:30etatik 13:00etara Euskaraldiaren inguruan mintegia izanen da, Katakraken.
Maiatzaren 8tik 24ra, 2018ko Maiatzaldia Iruñea eta Baiona artean eginen da
Iruñea-Baiona, Baiona-Iruñea, ardatz eta zubi. Oinarri nagusietarik bat gure menturan. Iruñea, euskaldunen Erresumako hiriburua, Baiona, portu nagusietarikoa. Aspaldidanikoa da bi hirien arteko harremana, lotura. Hala ere, sasiak janik dago bidea, zubi anitz eraitsiak; ekaitzek eragindako ahanzturak hartaratuak.
Antidotoak behar, beraz, ahanzturaren aitzi. Horiek hola, funtsean Baionako Maiatz elkarte-argitaletxearen eraginez, Iruñeko beste zenbait elkarteren laguntzarekin, bi hirien arteko literatur zubia izan nahi duten Maiatzaldia jardunaldiak abiarazi ziren 2015ean.
Egun pare bat Baionan eta beste bat Iruñean, maiatzean beti ere. Biltzen gaituen bi hirien arteko jardunaldi hauek ildo horietan sortu eta garatu dira, literatur-bideetan barna. Eta, jakina da, literaturak errealitatea du sortzen.
Aurtengo Maiatzaldia duela mende bateko egoeratik abiatuta garatuko da: Gerla Handiaren amaiera, galera eta odol-huste fisiko eta mentala, eta, era berean, gertatutako kultur eta sozial pizkundea (Euskaltzaleen Biltzarra, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia…). Egoera eta gertakizun haiek gogoan, atzoko eta gaurko literatur emariak izanen dira ardatz.
Hona Iruñeko egitaraua (atxikirik egitarau osoa eta kartela):
– Maiatzaren 8an, 19:30ean, Karrikirin: “BAM! Dinamika: Hiztunak aktibatzeko esperientzia bat Ipar Euskal Herriko hiri eremu zailenean” Mattin Bachorekin
– Maiatzaren 15ean, 19:30ean, Karrikirin: “Lurraldia eta herria: “Zazpiak bat” Atzo, gaur, bihar” liburuaren aurkezpena Eneko Bidegainen eskutik.
– Maiatzaren 17an, 20:00etan, Zaldiko Maldikon: Seitan taldearen kontzertua
– Maiatzaren 24an, Iruñeko Kondestable Jauregian:
18:30: 1914-1918 Oroituz 1914ko Gerlan bidalitako gutun eta postalen diaporama bat. Jean Larrue Milafrangarrak etxekoei bidalitakoak. Lucien Etxezaharretaren eskutik
19:15: Gerla garaiko bertsoakL. Hariñordoki- Lakarekin
19:45: Nafarroa mende hasieran Emilio Majuelorekin
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.