Odolekoak (Antxiñe Mendizabal Aranburu)

Odolekoak (Antxiñe Mendizabal Aranburu)

Idatzi duen lehenengo nobela honetan Antxiñe Mendizabal emakumeen munduan murgiltzen da. Izan ere, emakumeak dira historiaren zutabeak; emakumeak eta euren ametsak, nahiak, minak, lorpenak eta porrotak. Gehienetan protagonista bakarra izaten da, baina kasu honetan hiru ditugu:
Matilde amona, Teresa ama eta Amaia biloba.

Horiekin batera, liburuan beste 100 emakume agertzen dira, bakoitza bere pertsonalitatearekin, denak beharrezkoak historiak aurrera egin dezan. Antxiñe Mendizabalek lan izugarria egin du guztiei lekua ematen, ez baita, ez, lan makala hainbeste pertsonaia kudeatzea.

Kapituluak ez dira luzeak, eta esaldiak laburrak dira; horrek irakurketa errazten du. Istorioaren erritmoak berehala harrapatuko zaitu, eta ohartu gabe irentsiko dituzu liburuaren orri guztiak.

Hemen eskuragarri.