Fiesta Eguzkia jaikitzen da, Koro Navarro eta Amaia Apalauza (maiatzak 10)

Fiesta Eguzkia jaikitzen da, Koro Navarro eta Amaia Apalauza (maiatzak 10)

Maiatzaren 10ean, astelehena, Ernest Hemingwayren Fiesta Eguzkia jaikitzen da liburuaren euskarazko itzulpena aurkeztuko dugu. Horretarako, bertan izanen dira, Koro Navarro liburuaren itzultzailea eta Amaia Apalauza aurkezle lanetan. Aurkezpen hau EIZIErekin batera antolatu dugu.

Kondestablearen Jauregian izanen da, arratsaldeko 19etan. Aforo mugatua izanen da, beraz bizkor ibili!

XABIER LETE HISTORIAREN TABERNAN (Azaroak 23, astelehena. 19:00etan) Online

XABIER LETE HISTORIAREN TABERNAN (Azaroak 23, astelehena. 19:00etan) Online

XABIER LETE, HISTORIAREN TABERNAN hitzaldia Anjel Lertxundi eta Alex Gurrutxaga hizlarien eskutik eta Fermin Erbitik aurkezturik, on line izanen da,  azaroak 23, astelehena. 19:00etan. Kondestableko Civivoxa zentrotik.

Antolatzaileak: Nafar Ateneoa, Iruñeko Udala eta Karrikiri.


Bohumil Hrabal idazle txekiarrak dioenez, “belarria jarri eta kontakizunen sorta bat sortzen da tabernako jardun hutsaletatik”. Halako jardun askok lortzen omen du egunerokotasun tristetik zerbait ederra ernaltzea edale baten edo bestearen bihotzean. Hartan, tabernako istorio eta pentsamendu asko bihurtzen dira iraunkorrak, «arima zauritzen dutenak […], absurdoari eta giza existentziaren misterioari buruzko galdera handiak» historiaren tabernan. Taberna, herriko plaza, kaleak, herritarrak… Letek liburuetan biribiltzen zuen kalean entzundakoa: ahozkoak eta idatziak, bi-biek egiten dute bat Leteren poetikan.


Hartaz mintzatuko dira Alex Gurratxaga eta Anjel Lertxundi, Xabier Leteren inguruko hainbat puntu, txandaka, jorratuz (poesia, batetik eta prosa bestetik; prozesu poetikoa izarren hautsetik egunsentiaren esku izoztuetaraino; Lete autodidakta; aberriaren auzia; fedearena…

Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile (Elixabete Perez Gaztelu, Haizea Saez de Egilaz Perez, Anjel Lertxundi)

Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile (Elixabete Perez Gaztelu, Haizea Saez de Egilaz Perez, Anjel Lertxundi)

Lete kantaria eta poeta aski ezaguna da euskal munduan; Lete kazetaria eta prosagilea, berriz, ezezagun samarra dugu. Hutsune hori betetzea da liburu honen asmo nagusia.

Bizitzan zehar, hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen eta, bertan idatzi zituen artikuluetan, ikus daiteke zein prosa eder eta aberatsa zuen.

Bestalde, oso ongi ikusten da ere bere pentsamenduen sakontasuna; izan ere, bere hausnarketak beti zorrotzak eta aldi berean argiak ziren.

Bildutako testuen laurdena erdaraz idatzita dago, baina, halere, horrek ez dio baliorik kentzen liburuari: alderantziz, argiago erakusten digu Leteren euskararekiko engaiamendua.

Laburbilduz, beraz, liburu hau aukera paregabea da oiartzuarraren lana eta pentsamendua hobeki ezagutzeko.

Hemen eskuragai.

Itzuliz usu begiak (Anjel Lertxundi)

Itzuliz usu begiak (Anjel Lertxundi)

Itzuliz usu begiak-Anjel Lertxundi

Saiakera honetan euskarara ekarritako munduko literatura itzulpenen aldarria egiten du. Ez da kontu berria klasikoak euskaratzeko euskaldunek duten grina. Ezin dugu ahaztu Joanes Leizarragak Testamentu Berria euskaratu zuela 1571an, euskarazko itzulpengintzari ateak irekitzen. Batzuek zioten, Unamunoren kasua, euskarak ez zuela balio bizitza modernorako, gabeziaz jositako hizkuntza zela. Egun aurreiritzi horiek gaindituta daude eta adibide hoberenetariko bat da egiten diren itzulpenen kalitatea. Itzulpenek euskal literaturari ekarri dioten onurez, itzulpen on batek duen lanaz eta zailtasunaz hitz egiten zaigu saiakera honetan. Anjel Lertxundik itzelezko gaitasuna dauka saiakera narrazio moduan aurkezteko, oso gustura irakurtzen da seriotasuna, umorea eta fikzioa uztartzen dituen liburu hau.

Hemen eskuragai.