“Euskara irabazteko bidean” martxoaren 28an, Karrikirin
Garikoitz Goikoetxearekin emanen diogu hasiera Udaberriko Pilulak:indarberritzeko solasaldiak zikloari.
Martxoaren 28an, Berriako kazetariak “Euskara irabazteko bidean” liburua aurkeztuko digu arratsaldeko 19.00etan Xabier karrikako gure egoitzan.
Sarrera libre, aretoa bete arte.
Sipnosia:
Euskara irabazteko bidean, Garikoitz Goikoetxea: Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai.
Euskara biziberritzeko bidean aldaketak datozen sentsazioa. Aurrerapena egin du euskarak azken hamarkadetan. Aurrerapen handia. Baina bide luzea dago aurretik. Beste egoera bat zabaltzen ari da. Orain arteko erronkei beste batzuk eransteko garaia: ezagutzari erabilera, aldekotasunari aktibazioa, bihotzari mingaina. Giroa. Elkarlanerako bide sendoagoak ere hasi dira urratzen euskalgintzako eragileak. Aldaketa politikoaren arrastoa nabari da euskararen arloan ere; akordioen bidea zabaltzen ere hasi dira han-hemen. Eta nahia. Batez ere nahia. Egoera aldatzeko nahia nabari da batean eta bestean, etsipen kutsutik aldentzekoa, egoera berriari egoki erantzutekoa, euskara irabazteko bidean jartzekoa. Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai: bidea egiteko. Bidea irabazteko. Euskara irabazteko. Euskarak irabazteko.
“Udaberriko Pilulak: indarberritzeko solasaldiak” zikloak udazkenean antolatutako Euskaraz eroso aritzeko pilulak ikastaroari jarraipena eman nahi dio Karrikiri Euskaldunon Topaguneak, euskaraz bizitzeko gogoa indarberritzeko dosiak eskainiz.
Solasaldiak:
- Martxoaren 28an: Garikoitz Goiekoetxea, “Euskara irabazteko bidean”
- Apirilaren 6an: Lorea Agirre, “Bagara nor” Korrikako mezuak gorde duena
- Apirilaren 7an: Jon Alonso, “Txakolina Iruñeko edaria zenean”
Informazio gehiago 948 225 845 telefonoan edo bulegoa@karrikiri.eus