Arkaitz Cayado ‘Itsua’ hip hop produktoreak eta Peio Azkarate raplariak sorturiko taldea da Peio eta Itsua, eta atera berri dute “Jostailua eta harria” proiektua.
Egiten duten musika rap alternatiboa da, eta boom bap erritmo berritzaileak sortzearen erronka izan dute abiapuntutzat. Zazpi kantek osatzen dute proiektua eta bertan politika eta barne gudak dira gai errepikatuenak.
Kolaborazioak ere baditu durangotarren diskoak, izan ere Gunflow eta Dj Jackieren parte hartzea izan dute. Grabaketa Salad Studioan egin dute eta azala Zotefunkek diseinatu du.
Duela ez hainbeste, herriko dendetan denetarik erosten genuen: oinetakoak, txorizoak, zartaginak, tipulak, oihalak… Beharrezko guztiak han aurkitzen genituen. Mari Jose eta Izaskun ahizpek, Elgoibarren denda bat ireki dute 70. hamarkadaren bukaeran. Bata jostuna da, bestea brodatzailea, eta mertzeria bat jarri dute martxan; hala ere, dendan denetarik saltzen dute: besteak beste diskoak, liburuak, opariak…
Mari Joseren eta Izaskunen dendak bezala, Euskal Herriak ere badu bere dendaostekoa; horixe da, hain zuzen ere, liburuak kontatzen diguna: uholdeak, drogak, HIESA, manifak, atxiloketak, atentatuak, heriotzak… Azken horiek bizilagunen artean sortu zituzten gorrotoak eta bizikidetza arazoak, lagunen arteko eztabaidak eta desadostasunak, desengainuak…
Gure memoriaren dendaostetik desagertu baino lehen, garai bateko lekukotasuna.
Izaki Gardenak talde gasteiztarrak kaleratu berria du Oasia/Gorputz-adar mamua binilozko single bikoitza. Taldeak urteetan zehar lortu duen soinu berezia alde batera utzi gabe, izaera handiko kantak dira Oasia eta Gorputz-adar mamua. Estetikoki ere ez dute galdu euren nortasuna, Smoke Signals Studio-ren biniloaren diseinuaren bidez.
Grabazioa Berako Atala estudioan egin dute Iñigo Irazoki eta Jonan Ordorikaren (masterizazioa) eskutik. Bigarren abestiak entzuleari botatzen dio galdera “Gorputz-adar mamu batek bezala, min ematen du noizbait aske sentitu izanak, gertatzen al zaizu?”.
Idatzi duen lehenengo nobela honetan Antxiñe Mendizabal emakumeen munduan murgiltzen da. Izan ere, emakumeak dira historiaren zutabeak; emakumeak eta euren ametsak, nahiak, minak, lorpenak eta porrotak. Gehienetan protagonista bakarra izaten da, baina kasu honetan hiru ditugu: Matilde amona, Teresa ama eta Amaia biloba.
Horiekin batera, liburuan beste 100 emakume agertzen dira, bakoitza bere pertsonalitatearekin, denak beharrezkoak historiak aurrera egin dezan. Antxiñe Mendizabalek lan izugarria egin du guztiei lekua ematen, ez baita, ez, lan makala hainbeste pertsonaia kudeatzea.
Kapituluak ez dira luzeak, eta esaldiak laburrak dira; horrek irakurketa errazten du. Istorioaren erritmoak berehala harrapatuko zaitu, eta ohartu gabe irentsiko dituzu liburuaren orri guztiak.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.