KASU! Urteetan lo egondako haziak esnatzearen ondorioa bait da aurrean dugun lana. Hala dio “Haziak erditzen” izena hartu duen lan berriaren azalak.
Kasu rock talde iruindarraren hirugarren lana dugu hau; Patxi bateria jole, Iosu baxu jole, Sahatz kantaria, Lizar eta Mikel kitarra joleak osatzen dute proiektua. Kantu berriez gainera zenbait euskal kanturen moldaketak egin dituzte, Itoiz taldearen “Elurretan” kantua edo eta Bernito Lertxundiren “Txori ttikia” kantu ezaguna besteak beste, guztiak gustu handiz moldatuak. Tadearentzat diska berezia izan omen da, aspaldian gordeak zituzten doinuak atera eta biltzeak denbora dezente eskatu omen die.
Egunerokotasunak eta ikuspegi sozialak ere badu tokia haien hitzetan, eta egiazko gertakarietan oinarritutako istoriak ere ageri dira haien diska berrian.
CDa biltzen duen diseinuak dotore borobiltzen du lan berria, June eta Lorea artistek egindako lana ederra da.
Niña Coyote eta Chico Tornado bikote donostiarraren musika erraz antzematen den horietakoa da, instant batean errekonozitzen den estiloa dute. Disko berria kalean dute jada, “Aitzstar”. Oinarria mantenduz musika berria eskaintzen jarraitzen dute. Lan berriari izen berezia jarri diote, ingelesa eta euskararekin egindako jolasa omen da. Rock izar hitzari buelta ematea. Euskarazko zatia ingelesez, ingelesezkoa euskaraz.
Hamaika abestik osatzen du bilduma. Lan lasaiagoa sortu dute oraingoan, funtsean instrumentuak berdinak erabili omen dituzte, hala ere, norberaren tokia topatzeak segurtasuna eman die.
Urtean berrehundik gora kontzertu ematen ditu taldeak, haien zuzenekoek zirrara sortzen omen dute bai Euskal Herrian zein estatuan.
Azken diska prestatzerakoan etenaldi ttikia egin zuten, udaberriarekin batera ailegatu da emaitza.
Komuna azken hamarkadan askotan erabili den hitza da. Baina hitz honek bere barruan zer gordetzen du, zer esan nahi du? Kontzeptu politikoa, soziala edo filosofikoa ote da? Pablo Sastre Forestek gaiari bere erantzuna ematen dio.
Komuna, estatutik kanpo sortzen eta asmatzen ari diren instituzioak, jendea antolatzeko moduak dira. Pertsonen arteko lokarri horizontal bat. Komunean gauzen jabetzarik ez dago, etxea, lurra, tresnak erabiltzeko eskubidea dago eta eskubide hori unibertsala da. Erabakiak komuna osatzen duten pertsonen artean hartzen dira, denek dute eskubidea iritzia emateko, baita aukeratzeko ere. Komunen federazioa, udal federazioa, eskualde eta nazio federazioa gauzatu behar da estatua hutsik uzteko.
Euskal literaturan zientzia fikzioaren generoa oso gutxi landu da; 2016an zendu zen Iparraldeko Mayi Pelot izan zen aitzindarietako bat, berak ireki zion bidea zientzi fikzioari. Orain bere lekukoa beste emakume batzuek hartu dute, Yolanda Arrietak, Garazi Albizuak… Azken honek gazteei zuzendutako liburuan 2067ko urtean kokaturiko istorio bat aurkezten digu.
Izadia izeneko hiri istopikoan erlijioak markatzen dituen lege zorrotzen pean bizi da gizarte bat. Hiritik kanpo izadiak bizi dira eta Izadiaren aurkako mendekua baino ez dute buruan. Izadi barruan ere ezinegona zabaltzen ari da eta batzuk matxinada prestatu nahi dute. Osagai hauekin istorioa bizia eta erritmo handikoa kontatzen zaigu.
Garazi Albizuak komiki munduan badu bere eskarmentua eta istorioa kontatzeko moduan nabaritzen da. Izadiarekin nobela grafikoa bat egin daiteke, lasai asko.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.