1978ko sanferminetako gertaeren 40. urtemuga dugun honetan Sanfermines 78 Gogoan! ekimenarengandik hurbil dauden egile eta talde batzuek sorturiko lana da “Inpunitateari Stop” lana.
Asmo horri jarraikiz, zenbait talde eta bakarlari batu egin dira, eta euren musika eta testuekin, 1978ko uztaileko gertaeretatik berrogei urteko ibilbide luze honetan sentitu zena, sentitu dena eta orain gure baitan sentitzen ari garena irudikatu dute.
Bidenabar, eta hori da lan honen helburuetako bat, zenbait belaunaldi elkarrekin lotuko dituzte: orduko musika-munduko artistak oraingo musika artista gazteekin batera. Eta, orobat, German Rodriguezen figura eta 1978ko sanferminetako gertaeren berri emanen zaie belaunaldi berriei: zer eta nola gertatu zen eta gure hiriarendako zer ekarri zuen –eta ondoren zer ekarri duen-. Lan honetan parte hartzen duten artisten artean Fermin Balencia, El Drogas, Leihotikan, Los del Rayo, Altxatu, Balerdi Balerdi, La Chula Potra, Iruña Soviet Band, Sofokaos, Streetwise daude.
“Lurra, ur, haize” CD honek eskuzabaltasun handiko 17 abestiren bidez jada ezaguna egiten zaigun bidaia bat proposatzen digu, dantza eta erromantze zaharrak ezagutarazi eta egokituz eta nortasun handiko konposaketa berriak aurkeztuz.
Gonbidatu eta kolaboratzaileen zerrenda ere zabala bezain esanguratsu dator. Xabi Paya, Amets Arzallus edo Harkaitz Canoren testuek gaurkotasuna dakartela esan genezake aurreko lanekin alderatuaz, 13 urte pasatu dira ‘Lau Anaiak’, beraien azken diskoa argitaratu zenetik.
Ahotsetan, aukera paregabea: Alex Sardui (Gatibu), Petti, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Mikel Urdangarin eta Amets Arzallus entzuteko aukera dugu. Instrumentalean: Fiachra MacGabhann eta Peter Maund, besteak beste.
Idazle batzuk munduan zehar hartu behar dute inspirazioa, beste batzuk, berriz, etxetik atera gabe, eguneroko bizitzatik edaten dute. Alice Munro azken talde horietako kide bat da.
Etxekoandre honek, Nobel sariduna, alabak zaintzen zituen eta etxea txukuntzen zuen bitartean, ardura haiei denbora lapurtzen, garatu zuen bere hasierako ibilbide literarioa. Bere istorioak oso normalak dira, sukaldean edo etxeko atarian gertatzen dira, baina kontatzeko moduak ez dira arruntak, ezta pentsatu ere! Irakurleak, une batez sikiera, galdetuko dio bere buruari , ea nola posible ote den, oso normala den historia honek, bere errainak hain modu bortitzez kolpatzea?
Alicen Munroren literaturak ezinegona sortuko dizu, eta mendekotasuna ere bai.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.