Bas(h)oan proiektua, Robvie Basho gitarrajolearen lanean oinarritua dago. Musikari Amerikarraren kantuek lilluraturik elkartu dira Beñat Achiary, Joseba Irazoki eta Julen Achiary. Folk eta Rock doinuetatik aratago doazen erritmoak izan dituzte inspirazio iturri.
Itxaro Borda idazlea ere bidelagun izan dute abentura honetan, berak itzuli bait ditu Bashoren jatorrizko zenbait olerki. Idazleak sortutako poemak ere badira lan berrian. Uztarketa honek, aro ezberdinetako gizon eta emakumeen arteko elkarrizketak izatea lortu du achiaryren esanetan.
Ondutako musikariak dira hirurak, etengabeko bilaketan ari diren sortzaileak ditugu. Herri tradizioan edo eta ikuspegi unibertsalagoan murgiltzeko batere arazorik ez duten egileak.
Bi urteko atsedenaldiaren ondoren hemen da Bi Bala taldearen hirugarren diskoa. «Arazo modernoak» izena jarri diote haien hirugarren lanari. Aurreko lanetan («Wasabi», 2014; eta Gure Eroyak, 2015), erakutsitako ildoari jarraitu badiote ere azken honetan doinu indartsuagoak topatu ditugu. Abestien letrak ere zorrotzagoak dira, bertsolaritzaren mundua gertutik ezagutzen du taldekide zenbaitek eta horrek ere eragina izan du kantuak osatzerako orduan.
Julen Goikoetxea (bateria) Xabier Etxeberria (baxua), Iñaki Gurrutxaga (gitarra eta ahotsa) eta Aitzol Barandiara (ahotsa) dira «Bi bala» proiektua biribildu duten musikariak. Bertso-rock estilo deigarriaren erreferente da taldea.
«Arazo modernoak» lana, umoretsu eta gupidarik gabe dator eta inor gutxi salbatuko da astinaldi on bat jasotzetik.
Denok dakigu Joxe Manuel Odriozola euskaltzale amorratua dela, bizitza osoa eskaini baitio euskararekin harremanik duen gai orori.
Bere ustez euskalduntasun etniko batean jarraitzen dugu bizitzen, ez dugu jauzi egin euskalduntasun nazional politiko batera eta horrek kolokan jartzen du euskararen etorkizuna.
Euskarak ba al du bizirik hegemoniarik gabe? Elebitasunak, kultu-bitasunak ez gaitu eramaten egoera diglosiko batera? Gure gizartean euskarak dituen mugek ez dute euskararen biziraupena bera zalantzan jartzen? Galdera potoloak, zilegi diren zalantzak, euskaldunok buruan izan beharko genituzkeenak.
Liburu bat hausnartzeko eta gure euskararekiko maitasuna elikatzeko.
Katakrak sortu zen Euskal Herriko gizartean eztabaidak pizteko eta gizarte bera eraldatzeko. Horretarako saiakera batzuk euskaratu dituzte eta horietako bat «Soldataren Patriarkatua» dugu. Idazlea Silbia Federeci da.
Baina nor da emakume hau? Zein da bere pentsaera? Liburuaren azpitituluak («Marxismoari egindako kritika feministak») ematen digu pista handi bat. Beraz, Silbia ekintzaile marxista eta feminista da. Bere lan ildo nagusia izan da marxismoak feminismoarekin dituen mugak aztertzea eta salatzea.
Gai oso interesgarria, beste mundu posible dela pentsatzen duen edonorentzat. Espero dezagun Katakrakekoek jarraitzea bide honetatik eta liburuen itzulpen uzta gizen dezatela.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.