Xabier Zabala konpositorearen bakarkako lana da Brisa. Hamaika proiektu ezberdinetan egin du lan musikariak, esaterako Pirritx eta Porrotx pailazoen kantu sarkorren egilea dugu, hamazazpi urtez aritu da hain ezagun egiten zaizkigun kantuak biribiltzen.
Korrontzi folk taldeak ere baditu Zabalak sortutako kantu bat baino gehiago. Estilo ezberdinetan aritzeko trebeziarik ez du falta Zarauzko musikariak. Oraingoan ordea, aspaldian buruan izan dituen doinuak moldatu eta bildu ditu «Newage» estiloan sar genezaken lanean. Bere esanetan, su geldoan prestatutako piezak dira.
Hamabi kantu instrumentalek osatzen dute CDa. Brisaren goxoaren moduan leun sentitzen diren doinuak dira Zabalak sortutakoak. Bizitza pertsonalean eragin izan duten kontuak, baita orokorragoak ere izan ditu inspirazio iturri lan berrian.
Andoni Egañaren hitzaurreak osatu du kantuak biltzen dituen kaxa. Hautsi records zigiluak babestutako lana izan da.
Infrasoinuak eta bibrazio onak sortu dizkigu Lekunberriko taldearen azken lanak.
Berri Txarrak hirukoak disko standarra sortu du oraingoan, alegia aurreko lana hiru zatitan banatua zegoen, eta formatu berezi batean egiña. Estilo aldetik ere ez dakar hausturarik. Kantusendoak dira, hezurdura sendoa osatzen duten piezak.
Diska laburra da, guztira orduerdi irauten dueta hamar kantu dira guztira. Propio hala egina omen da Gorka Urbizuren esanetan, hasi eta bukatu gehiagoren gogoz uzten duen lana osatu nahi izan dute.
Aurreko urteetan erakutsi dute metalarekiko joerei atseden eman eta Pop doinuek protagonismo handiagoa izandute oraingo honetan. Egin beharreko promozio lanak bukatu eta bira hasiko du taldeak.
Martxoan izanen da haiek Euskal Herrian ikusteko aukerarik bakanenetakoa. BEC erraldoian izanendute hitzordua taldearen jarraitzaileek.
Sei historia labur emakumeen psikologian murgiltzeko, sei historia sei emakume desberdinen larruan jartzeko. Historia hauek oso arruntak dira, bizitza bezala, baina bakoitzean aurkituko dugu motiboren bat gure barrura begiratzeko, bizitza bera apur bat gehixeago ulertzeko.
Diote literatura oro fikzioa dela, baina liburu honetan fikzioa errealitatez jantzirik dator, edo agian aldrebes da, errealitatea islatuta dago fikzioan. Eider Rodriguezek asmatu du historien tonuarekin eta historia bakoitzak duen giroarekin. Berak kontatzeko duen moduak sinesgarritasun handia ematen dio liburuari.
7 urte itxaron behar izan dugu Eider Rodriguezen ipuin sorta berriarekin gozatzeko, ea hurrengorako denbora gutxiago iragaten den.
Euskal Herrian mendizaletasunak erro sakonak garatu ditu. Oso ohikoa izan da mendira joatea, bakeaz eta lagunen presentziaz gozatzeko.
Askorentzako mendia zintzotasunaren sinonimoa izan da, baina beti horrela izan al da? Aingeru Epaltzak erakusten digu ezetz; askotan mendi giroan gure alde ezkutua, iluna azaltzen da, eta gizaki hutsak garela gogoarazten digu. Aingeru Epaltzak mendia mihise bezala erabili du zer motako pertsonak garen erakusteko.
Aitortu behar zaio, alde batetik mendizaletasunaren giroa biziki ongi ezagutzen duela eta, beste aldetik, idazle ofizioa goiti behera menperatzen duela. Historia guztiak trebeki harilkatuta daude, eta bukaerak oso ongi asmatuak. Liburu bikaina eta pasarte batzuetan dibertigarria ere.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.