Eta elkarrizketa tartearekin batera, Karrikako ohiko ataletan honako edukiak aurkituko dituzue: apirilan eginiko Karrikadantza ekimenaren lehenengo edizioaren kronikatxoa, Karrikiriren denda higikorraren ibilerak, Karrisolasaren hurrengo edizioa, eta Asier Basurto soziologoaren “Kontrako norabidean” ekarpena, besteak beste.

Euskal agendaren baitan, hilero moduan, ekitaldi mordoa: irakurle taldeak, Iruñea Kantuz ekimen arrakastatsua, Atarrabiako antzerki zikloa, haurrentzako ikuskizunak, mendi irtenaldiak, bertso udalekuak, barnetegiak, Barañain Hiria Literatura Lehiaketa, Arturo Campion euskaltegiaren festa, e.a.

Karrikiri dendaren tarteari dagokionez, aldiz, lau gomendio interesgarri: Stéphane Hesselen “Haserretu zaitezte!” eta Karlos Linazasororen “Udalbatza bahituaren kasu polita” liburuen atalean eta Caroline Philips eta Mixel Ducauren “Agur shiva” eta Jare taldearen “Itxaropenaren ertzean” musikarenean.

Eta ahaztu baino lehen, gogoratu, iaz egin moduan moduan, ekainan euskal pilotaren festa ospatuko dugula Karrikiri euskal dendan eta eskuz banakako finalera joateko bi sarrera zozkatuko ditugula dendan erosten duten lagun guztien artean. Gogoratu, gainera, bazkide zareten guztiok beherapenez gozatzeko aukera duzuela. Ez ahaztu gure dendariei ohartarazteaz.

Gustua baduzue, beraz, etxera igorriko dizuegu gure buletina edota, bestenaz, emailen bidez bidaltzen ahal dizuegu. Edozein modutan, jarri gurekin harremanetan bulegoa@karrikiri.org helbidean edota 948 22 25 89 zenbakira deitu.