icon_standard   Euskalgintzaren olatu kooperatiboarekin jarraitu (Beñat Irasuegi Ibarra)

Argia.eus-etik hartua. Hemendik.

Kooperatibismo eraldatzailearen garapenean gabiltzan eragileek bost olatu kooperatiboren bitartez kontatzen dugu euskal kooperatibismoaren garapena, bere historiari sakonera, eta izaerari aniztasuna emateko asmoarekin. Bide horretan, pasa den mendeko 60-70. hamarkadetako euskal iraultza kulturalak ekarri zuen autoeraketa proiektuen loraldian kokatzen dugu hirugarren olatu kooperatiboa.

icon_standard   Begiak, egiak ba ote? (-Gailu)

24 urte pasa dira -GAILU taldea sortu zenetik eta 20 urte publikoki jardunari etena egin ziotenetik eta oraingoan Abrego anaiak Drake taldekidea gehituta bueltatu dira. Begiak, egiak ba ote? diskoa esperimentazio eta jolasen fruitua dela diote, ahotsa, bateria, baxua eta samplerrak nahasten dituena, alegia.…

icon_standard   Ez dakit zertaz ari zaren (Ana Malagon)

Ana Malagonek idatzitako hirugarren narrazio liburua dugu hau, eta tituluak esaten duenaren kontra, biziki ongi daki zertaz ari den. Bizitzak gorputzean utzitako orbanez solas egiten digu, dibortzioaren amorruaz, maitatzen dugun pertsonaren galerak dakarkigun minaz, gaitzak eragindako ezinegonaz.

Gizarte-arazoei ere ez die iskin egiten: lan prekarioak edo hipoteka ordaintzeko zailtasunak ere badute beren lekutxoa narrazioetan.…