Azken hilabeteotan hainbat Karrikirikidek eginiko lan handiari esker, abian da gure interneteko saltoki berria eta bertan aurkituko dituzu Iruñeko Xabier karrikako gure euskal dendan aurkituko dituzuen hainbat produktu: liburuak, diskak eta DVDak, euskal jantziak, kaleko arropa, e.a. Eta erosketa egiteko erraztasun guztiak eta segurtasun osoa. Ezagutu nahi? Bada denda.karrikiri.org helbidean sartu eta kuxkuxeatu lasai aski. Zure esanetara gaude.

Horrekin batera, agendaren atalan, otsoen hilabetean zehar Iruñerrian izanen ditugun hainbat euskal ekimen aipagarri: Nafarroa Oinezeko antolatutako Oinez Jazz kontzertuak, Santa Ageda, kaldereroak, tailerrak, irakurle kluben hitzorduak, e.a.

Elkarrizketaren tartean, Lorea Arburu, Nafarroako Bertsozale Elkarteko eragileari elkarrizketa Bardoak 2012 taldekako bertso txapelketa berriaren inguruan.

Ekarpenen tartean Jabier Zabaleta, Orioko Udealeko euskara teknikariaren artikulu interesgarria eta gure gomendioen artean, hilero legez, bi liburu eta bi diska; Mikel Vilchesek itzulitako Lev Tolstóiren “Zenbat lur behar ditu gizon batek?” eta Zaldiero gure komikilariaren “De Rerum Natura 4” batetik eta Pier Paul Berzaitz “Hemen” diska eta Esne Beltza taldearen “Freedom esnebeltza 3 kolpetan” lan berria bestetik.

Mimo handiz prestatu dugu otsaileko gure menua. Zuen gogokoa izanen dela espero dugu. On egin!!!