Merkataritza eta euskara uztartzen dituen lehiaketa honen lehenengo edizioa izan da aurtengoa eta guztira Iruñerriko eta Garesko karriketako establezimenduetan ateratako ehun argazki inguru jaso dira.
Lehiketaren xedea “Euskara Merkataritzara” plana ezagutzera eman eta Iruñerriko eta Garesko establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeaz gain, euskaldunoi saltokietan ere euskara erabiltzeko gonbitea egitea da.
Iruñerriko eta Garesko Euskara Zerbitzuek eta Karrikiri Elkarteak osatutako epaimahaiak maiatzaren amaiera aldera edo ekainaren hasieran emanen du ezagutzera irabazleen izenak. Paparazzi onenak 500 euroko txartela jasoko du irailetik azaroaren bukaera arte Iruñerriko eta Garesko saltokietan gastatzeko. Eta argazkiak igorri dituzten lagun guztien artean 100 euroko hiru txartel zozketatuko ditugu.
Eskerrik asko eta zorte on partehartzaile guztiei!!!
Laster arte!