- Zerk bultzatu zintuen Iruñean Euskaraldia antolatzeko talde motorrean sartzera?
Iruñean egin zuten aurkezpenera joan nintzen eta bertan Euskaraldia zer zen azalduko ziguten, bertan parte hartzera motibatu nintzen. Euskarak nire bizitzan garrantzi handia dauka, eta Iruñean ahalik eta eremu gehienetan euskaraz bizi nahi dut, baino oraindik eremu askotan ezinezkoa egiten zait. Euskaraldiak hori aldatzeko aukera ematen dit. Gauza asko lortzen ahal dira Euskaraldiaren bitartez eta Iruñean aldaketa horiek behar ditugula uste dut Iruñeko euskaldunek euskaraz eginen balute, gaur egungo egoera askoz ere hobea izanen zen.
Nik uste dut Euskaraldiak euskaldun bezala ahaldunduko gaituela, egoera guztietan hasieratik euskaraz egiteko indarra emanen digu eta euskarak daukan garrantziaz ohartuko gara; ohiturak aldatzen lagunduko gaitu 11 egun horietan euskaraz aritzea, batzuetan hasierako pausu hori baita ematen gehien kostatzen dena; eta azkenik jende berria ezagutuko dugu, Iruñeko euskaldunak ezagutuko ditugu eta taldea sortuko dugu.
- Hiru hilabete besterik ez da falta ekimenak Euskal Herri osoarekin batera, gure hiria har dezan. Zer espero duzu Euskaraldiaz?
Egia esan oraindik ez dut gehiegi pentsatu horretan, oraindik ea zer egin dezakegun horretan pentsatzen nabil. Zer egin dezakegu jendeari ezagutzera emateko eta motibatzeko. Baina nik uste Euskaraldiarekin gauza asko lortuko ditugula. Lehenik eta behin askok ohiturak aldatuko dituzte eta euskaraz bizitzea posible dela ikusiko dute, hasieran pixka bat kostatzen den arren egin daitekeela eta oso polita eta aberasgarria dela.
Beste alde batetik euskaldun bezala talde sentimendua areagotu daiteke, babesa izanen dugu eta sorpresa politak egonen direla uste dut. Orain arte euskaraz zekitenik ez genekien pertsonak topatuko ditugu, eta erlazio horiek euskaraz izan ahalko ditugu. Jai giroan zure egunerokoan horrelako aldaketa ematea askoz ere rrazagoa izanen da, zu bezala dauden pertsonak ikusiko dituzulako, denak laguntzeko prest egonen direlako eta giro positiboak ezfortzua egiteko motibatzen duelako.
Baita ere Euskaraldiaren prestakuntza garaia baliagarria eta aberasgarria izaten ari dela uste dut, jende oso ezberdina, elkarrekin lanean gabiltza euskarak batzen gaituelako. Bakoitzak bere ibilbidea eta bere ideiak ditu, horrela elkarrekin Euskaraldiari forma ematen goaz, guztien artean ibilbidea elikatzen eta aberasten. Euskaraldiarekin lortuko dugun beste gauza bat formakuntzei esker lortuko duguna da. Formakuntzei esker ahaldunduko gara, ohiturak aldatuko ditugu, estrategiak lortuko ditugu egoera ezberdinei aurre egiteko eta lehen aipatu bezala euskaldun bezala talde sentimendu bat sortuko dugu gure artean.
- – Zer egin dezake Iruñeko Euskaraldia ongi pasa dadin bere aletxoa jarri nahi duenak?
Ba, Iruñeko Euskaraldian parte hartu nahi duen edonori, lehenik eta behin gure bileretara hurbiltzea gomendatuko nioke, bilerak irekiak dira eta mundu guztia ongi etorria da. Ideiak emateko, informatzeko, antolakuntzan aritzeko edota laguntza puntuala emateko prest badago ongi etorria izanen da. Bilerak asteazkenetan egiten ditugu eta deialdiak sare sozialetatik zabaltzen dira.
Bileretara hurbiltzea ezinezkoa bazaio, Euskaraldiaren sare sozialak jarraitzeko edota webgunean sartzea gomendatuko nioke, bertan egiten ari diren eta eginen diren ekintzen berri jaso ahal izanen du.
- – Ba al dago dagoeneko gorde behar dugun dataren bat? Hitzordu garrantzitsuren bat?
Bai, Irailaren 20a, Euskal Herriko Euskaraldiaren izen-ematearen irekiera besta izanen da, Iruñean Zentralen ospatuko dugu, arratsaldeko 18:30ean. Irailaren 22ean, Iruñeko Euskaraldiaren 11 koaren eta kantaren aurkezpena izanen da.
Bestalde, Irailean Euskaraldiaren formakuntza saioekin hasiko gara, datak oraindik ez dira zehaztu baina aukera bat baino gehiago izanen dira formakuntzak jaso ahal izateko. Formakuntzak ahobizi eta belarri prestentzako izanen dira. Bertan Euskaraldian izanen diren egoera ezberdinei nola aurre egin daitekeen edota euskaraz aritzearen garrantziaz arituko gara. Euskaldun bezala ahalduntzen lagunduko gaitu ere.
- – Eta zu, zer izanen zara: ahobizi ala belarriprest?
Ni ahobizi izanen naiz! 11 egunez euskaraz bizitzen saiatuko naiz posible dudan heinean, eta hizketaldi guztiak euskaraz hasiko ditut. Egoera batzuetan badakit zaila eginen zaidala, oraindik pertsona batzuekin euskaraz egiteko ohiturarik ez dudalako, baina nik uste Euskaraldia aitzaki polita dela pertsona horiekin ohiturak aldatzeko eta hemendik aurrera euskaraz egiten hasteko.
Gustatuko litzaidake tarte hau probestea esateko ahobizi eta belarriprest izateak ez daukala bakoitzaren mailarekin zerikusirik. Norberak hartu nahi duen konproezuaren araberakoa baizik, batzuetan maila oso ona izan arren ohitura falta daukagu, eta bapatean 0tik 100era pasatzea zaiala izan daiteke.
Hori dela eta, guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuet, norberak erabakiko du %100ean euskaraz egin nahi duen edo berak, bere erosotasunaren arabera erabakiko dute euskaraz edo gaztelaniaz egitea. Azkenik esan belarri prestaren papera oso garrantzitsua dela, haiei gabe ahobiziek euskaraz egiteko aukeren erdia izanen baikenuke.