Karrikiri Elkartea eta dendak Nazioarteko poesia egunaren harira ekitaldi
ezberdinen berri eman nahi dizue:

2 liburu berrien aurkezpena :

  • SORTALDEKOAK, liburuaren aurkezpena Martxoaren 20an,
    igandea 12:30ean Kondestableko patioan. Parte hartzaileak, Hedoi
    Etxarte, Broken Brothers Brass Band eta Xabier Erkizia izango dira.
  • ELURRA ELURRAREN GAINEAN, liburuaren aurkezpena
    martxoaren 21, astelehena 19:30ean eta errezitaldia Castillo
    Suarez eta Fernando Rey-rekin, Karrikiri Elkartea Xabier karrika, 4.

SORTALDEKO Liburuaz:
2021eko udazkenean Hedoi Etxartek Sortaldekoak (Susa) poema liburua argitaratu
zuen. 64 poemek osatzen duten liburuan memoria pertsonala, eguneroko bizitza,
iragan intimoa eta genealogia familiarra lantzen dira.
Liburuarekin batera Zerua eta sua, Usozaleak, Audi A4 zuria eta Merced karrikatik
gatoz ikus-entzunezkoak landu ditu bi dozena lagunekin, besteak beste Ion
Celestino, Moisés Berdonces, Xabier Erkizia, Arriguri kolektiboa, Amaia Espinosa
eta Xabier Apesteguirekin.
Lan hori abiapuntu hartuta osatu dute zortzi lagun oholtzara dakartzan ikuskizuna.

Hedoi Etxarte, Ion Celestino, Moisés No Duerme, Amaia Espinosa – Zerua eta sua

 

ELURRA ELURRAREN GAINEAN Liburuaz:

14 poemez osatutako liburua ilustratua da. Poemak garai ezberdinetan egindakoak
dira, eta guztiek ere badute ezaugarri komun bat: enkarguz egindako olerkiak dira,
norbaiten omenez edo ekitaldi publikoren batean irakurtzeko egindakoak. Edizioa
luxuzkoa da, azal gogorrekoa; eta gainera, poema guztiak ilustratu dituzte Txakur
Gorria kolektibokoek. Euskarazko testua nagusi bada ere, edizioa elebiduna da,
poema guztien itzulpena Fernando Reyk egin baitu. Bereziak dira poemak pertsona
esanguratsuei eskainiak diren aldetik, edo Euskal Herrian sinbologia handiko
ekitaldietan plazaratuak izan direlako. Testu xumeak baina, aldi berean,
iradokitzaile bezain sakonak.
“Ohi bezalako begiratu erne eta sakonarekin marraztu ditu pertsona batzuen bizitza
eta balioak, erakunde batzuen fruitua eta lana, haiek denek, elurrak bezala, arrasto
ezin ezabatuzkoa uzten baitigute emeki-emeki gure ibilaldian pausatzen direnean,
gure existentzia markatzen dutenean.” (Fernado Rey)