Karrikirin ez da kabitzen Grezia klasikoko tragikomediarik, ezta Metropolitan Operako antzezlanik ere. Tira, nor engainatu nahi dugu? Gure Karrikiri xumean ez da kabitzen ezta Poltsiko antzerkirik ere.

Gurea Nano-antzerkia izanen da, ala ez da izanen.

Baina, pausu irmoz dator nano-eztanda, eta dardara ederra eraginen du, gure inguruko aktore eta artisten eskutik baitator. Gure nano-antzerkia bertakoa, euskalduna, probokatzailea, aberatsa eta ausarta izanen da. Nano-antzerki sail honek gaurkotasunez zipriztindutako istorio anitzak publiko ororengana helaraztea du xede.

Datozen egunetan, irri eta negar egiteko, hausnartzeko eta hementxe bertan idazten eta taularatzen diren kalitatezko antzerki lanez gozatzeko aukera izanen dugu.

Nano-antzerki ziklo honen ametsa Karrikiri elkarteak antzerki munduari atetxo bat zabaltzea da, espero dezagun zuek ere guk bezainbeste gozatuko duzuela.

Hau hasiera besterik ez da, beraz: KAKA ZAHARRA!!!