Kontseiluko ordezkariek kopuru zehatzik eman ez duten arren -Iruñeko udaltzaingoak 15.000 lagun izan zirela aipatu du-, “Nafarroan euskararen alde inoiz eginiko manifestaziorik jendetsuena izan dela” azpimarratu dute eta, era berean, larunbatean erakutsitako indarrak egunero euskaraz bizitzen jarraitzeko auspoa izan behar duela aipatu dute.
Horrekin batera, euskararentzat estatus juridikoa lortzea ezinbestekoa dela aipatu zuten antolatzaileek eta hainbat neurri hartu beharraren garrantzia aldarrikatu zuten, hala nola: belaunaldi berrien euskalduntzea bermatuko duen hezkuntza sistemaren erreforma eta alor sozioekonomikoan euskalduntzeko neurri eta egitasmoa eragingarriak.
Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, blogak.com web orria irakurtzen ahal duzue.
Berrian aurkituko duzue manifestazioari buruzko kronika eta bideoa.