Aurten Karrikirin maiatza “Nobela Beltza”ren hilea bihurtu dugu. Bigarren edizioa dugu hau eta beltz beltza izateko, maiatzaren 21ean Iruñeko Hizkuntza Eskolako aretoan “Nobela beltza, errealitate beltza” mahai ingurua antolatu dugu; eta 27rako, Martin eta Xabier Etxeberria anaiekin sosaldia izanen dugu, Xabier karrika 4an.

Baina hori ez da maiatzean zehar izanen ditugun hitzordu bakarrak, begiratu gure Karrikako agendan edo sar zaitez gure web orriko euskal agendan!!
Bestalde, aurten Nafarroako euskara teknikarien sareak 25 urte beteko ditu eta aitzaki horrekin Rosa Ramosekin solastu gara. Eta Euskonewsek Arantxa Urretabizkaiari egindako elkarrizketa zuendako bildu dugu.

Espero dezagun maiatzako beltzako Karrika zuen gustokoa izatea!!