Bertan bilduko dira, esan bezala, Mintzalagun, Berbalagun, Solaslagun, Mintzakide, Solaskide, Zahar-berri eta Euskal Herrian egiten diren mintzapraktika ekimen guztietan parte hartutako lagunak, egun osoan zehar hainbat ekitaldiz gozatzeko. Mingaina dantzan jartzeaz gain, Elizondo herria bertatik bertara ezagutu ahal izanen dute, herrian barna ibilaldia eginez. Kalejirak ere izanen dira, herri bazkaria, musika, e.a.

Mintza eguna Topaguneak, Euskal Elkarteen Federazioak, Mintzapraktika programaren baitan bideratzen duen ekimena da, zeinetan euskararen erabilpena sustatzeaz gain, gure hizkuntzan jai giroan gozatzeko parada eskaintzen den.

Iruñerrian hainbat elkartek ematen diote sustengua Mintzakide egitasmoari, besteak beste; Euskalerria irratia, AEK, Zaldiko Maldiko, IKA, Euskaldunon Biltoki, Zubiarte euskaltegia, Karrikaluze elkartea, Iruñeko Hizkuntza Eskola, Zorroka euskara elkartea eta Karrikiri Iruñeko Euskaldunen Elkartea.

Mintza egunari buruzko informazio guztia Mintzakide egitasmoaren web orrian aurkituko duzue.

Honatx egitaraua:

11:00etan Ongi etorria eta hamaiketakoa Merkatu plazan

12:00etan Ibilaldi gidatua

13:30ean Mintza bermuta

14:30ean Bazkaria Merkatu plaza eta eguraldi txarra eginez gero frontoian

16:00etan Sari banaketa

16:30ean Euskal Erromeria

 

Ongi etorri Nafarroara eta ongi pasa!!!!