Maiatzaren 18an, larunbatarekin, Karrikiri elkarteko Batzar Nagusia egin da.

Aztergaiak izan dira: 2018ko balantze ekonomikoa, dendaren garapena, egindako lan proiektuen aurkezpena eta balorazioa, Euskaraldia, bulegoaren kudeaketa eta zuzendaritza eta batzordeetan aldaketak.

Gauzak horrela, Jose Luis Etxaburuk, urteetan Karrikiriren lehendakaria izan dena, lekukoa Jon Bujandari pasatu dio. Aldaketak batzordeetan gauzatu dira ere lagun berrien partaidetzari esker.

Garai berrietarako ateak irekitzen ditugun honetan, gure kide, laguntzaile eta lagunei eskerrak eman nahi dizkiegu urteetan elkarrekin lanean aritu garelako.

Gogoan izan euskalgintzak guztion ekarpena behar duela.