Iruñeko euskara elkarteak lau argitaletxeren liburuak eramanen ditu, literaturzaleentzat ezezik euskal kultura maite duen edozein lagunari zuzenduta dagoen euskal literaturaren festara: Erein, Pamiela, Igela eta Alberdania.
Azoka bat baino gehiago izateko asmoz sorturiko ekimen honek, iaz izan zuen bere lehenengo edizioa eta bere xede nagusia euskal literaturaren plaza izatea da; euskarazko liburuak ezagutzera emateaz gain, haien inguruan gogoeta egin eta ongi pasatzeko gunea.
Horrela bada, liburuak ikusi eta erosteko aukera izateaz gain, Literaturiak iraunen dituen hiru egunetan zehar errezitaldiez, irakurtaldiez, antzezlanez, bertso saioez eta euskal literaturaren inguruko beste hainbat ekimenez gozatzeko parada izanen da.
Erdu Literaturiara!!
Oharra: Eta Literaturia buruzko informazio gehiago jasotzeko, Berria egunkariak Gotzon Barandiaran idazle eta Literaturiako antolatzaileetako bati eginiko elkarrizketa irakurtzen ahal duzue. Oso interesgarria.