Urtero legez, Zaldiko Maldiko elkarteko kideek hartu dute erabakia eta Nafarroako euskarazko hedabideak saritzerakoan “urte sail luzean egindako lana eta une honetan, diru-laguntza ofizialik gabe, aurrera ateratzeko egiten ari diren ahalegina” kontuan hartu dutela aipatu dute. Saritutako hedabideak hauexek dira, bestek beste: Guaixe, Belaixe, Ttipi Ttapa, Xorroxin irratia, Xaloa, Karrika, Xuka, Zorrokaria, Pulunpe, Esan- erran, Mailope, Euskalerria Irratia, Aralar Irratia, Irati Irratia, Karrape Irratia, Nabarra…
Eta Asto Masto saria Javier Azanzari emanen diote, “Euskarabideak hasiera batean euskaldunen artean sorturiko itxaropena zapuztu dun pertsona izan delako, Nafarroako Gobernuaren euskararen kontrako politikaren kide bikaina izanik”.
Karrika aldizkaria 1997an sortu zen eta Karrikiri elkartearen berri emateaz gain, euskal kultura eta euskalgintzari dagozkion gaiak jorratu ditu bere hastapenetatik. Egun Iruñerriko 2.300 etxe baino gehiagotara banatzen da eta paperezko formatua izateaz gain, webgune honetan den hemerotekan ere kontsultatzen ahal da, baita PDF formatuan emailez jaso ere.