Dantzatzeko prest?
Uda hurbil dugu eta ospatzeko, zerhobe Karrikadantza baino? Hortaz,ekaineko hirugarren larunbateanKarrikadantza saio bat izanen dugu.Heldu den ekainaren 21ean, SanNikolas plazan, arratsaldeko18.30ean, denok Aiko Dantzataldearekin bat dantzatuko dugu.Eta eguraldi kaxkarra egiten badu,Mañuetako Frontoian izanen da.Ongi edo ez horren ongi dantzatu,Karrikadantza ekimena elkarrekindisfrutatu eta gorputzari biziaemateko aitzakiarik hoberenaduzue. Beraz, badakizue, jantzizapatilak eta ez gelditu oinetakoakapurtu arte!Bestalde, ezetz jakin zer berri izandugun azkeneko egun hauetan?Iruñerritik jendea gauza arraroakegiten ari dela esan digute. Argazkikamara eta sakelakoa eskuetan,dendaz denda dabiltzala…«Euskararen Paparazziak» bere lanaegiten aritu omen dira, argazkiakhemendik eta handik ateratzen. Norizango ote da euskal paparazzirikhoberena? Egun gutxi barru 500euroko saridunaren izenaargitaratuko dugu, baita beste hirutxartelen irabazleen izenak ere.Jakiteko irrikitan zaude? Adi gurewebguneari (www.karrikiri.org)Eta bukatzeko, pasa den hilaren17an Euskal Jaia ospatu genuenIruñeko alde zaharrean. EuskalJaiaren barruan hainbat hitzaldi,bisita gidatu eta Iruñeanlehendabiziko aldiz, Ederlezipastorala izan genuen. Xiberukolagunek eskainitako ikuskizunaparegabea izan zen eta Iruñekoeuskaldunon elkarteek (ZaldikoMaldiko, Biltoki, Karrikiri etaDuguna Taldea) eskerrak eman nahidizkiegu pasatutako asteburuparegabe horrengatik. Hori delaeta, datorren urtean zer edo zerberri eskaintzeko grina piztu zaigu,eta antolatu bezain pronto horrenguztiaren berri izanen duzue.Izan ongi!!
Garbiñe Petriati Ijurko
«Euskaldunen eginahalari eta tinkotasunari esker, aldaketak lortu daitezke»
Berriki «Hizkuntza eskubideen egoera2013» txostena aurkeztu eta bereinterneteko ataria berritu(www.behatokia.org) duen HizkuntzaEskubideen Behatokiko zuzendaria daGarbiñe Petriati Ijurko. Harekin solastugara txostenak agertutako ondorioez etaNafarroan bereziki euskaldunkomunitatearen hizkuntza-eskubideenegoeraz.
Hizkuntz EskubideenBehatokiak «Hizkuntzaeskubideen egoera 2013»txostenaren aurkezpena egindu berriki. Zer balorazio egitenduzue?Gazi-gozoa. Gazia,administrazio eta instituzioezberdinek behar adinakoahalegina ez egitearenondorioz, beste behin egiaztatudelako euskararen herrianeuskaraz bizitzeko zailtasunaketa oztopoak daudela; eta,gozoa, euskaraz bizi nahiduten herritarrek erakustenduten eginahalari etatinkotasunari esker, aldaketaklortu daitezkeela frogatudelako.
Nafarroari dagokionez, zertanda gure egoera?Euskaraz ikasteko eta medikueuskalduna izateko zinezkooztopoak; liburuzainerdaldunak; errenta aitorpenaeuskaraz egiteko trabak;eskabideak, inprimakiak,jakinarazpenak, gutunak, epostak,webguneak eta abargaztelania hutsean;administrazioak jendarteanzabaltzen duen informazioaezin euskaraz jaso;euskaltegien eta euskarazkokomunikabideen itomenekonomikoa… Bidegabea etabaztertzailea izaten segitzen duNafarroan euskaldunek biziduten egoerak eta berez eskasaden legea ere ez du betetzen.
Hala eta guztiz ere, oztopoguztien gainetik, maiatzeanjakin dugu Iruñeko hizkuntzapaisaianaldaketak gertatzen aridirela Euskalgintzako hainbattalde eta herritarren elkarlanariesker.Euskaraz bizi nahi duteniruindarren bulkadaberebizikoa suertatzen ari daIruñean aldaketak erdiesteko.Iruñeko kaleetan nahi bainogehiagotan topatzen diraerdara hutsezko errotuluak edoeuskara hizki txikiagoan,gutxiago nabarmentzen denkolorean edo informaziokopuru eskasagoarekinjasotako euskarriak.Lau urte badira Iruñekoeuskalgintzak, elkarlanean,hiriko hizkuntza-paisaiaeuskalduntzeko dinamikaabiatu zuenetik eta egindakolanak hainbat emaitza emanditu. Herritarrek egindako lanaezinbestekoa eta eskertzekoada lortutako aldaketakerdiesteko.
Hortaz, herritarren partehartzea ezinbestekoa dadagozkigun eskubideakaldarrikatu eta betearazteko.Zer egin dezake euskaldunbatek bere eskubideak ezdirenean betetzen?Euskaraz bizitzeko nahiarinaturaltasunez eta, aldi berean,sendotasunarekin eutsi.Edonora joan, euskaraz egitensaiatu eta posible ez denean,tokian bertan kexa jarri eta,horrekin batera,Behatokiarekin laguntza etababesa bilatuwww.euskararentelefonoa.comataria erabiliz, edota 948146172 telefonora deituz.Horrela, hizkuntza-eskubideakegiazki bete daitezen indaregiteko.
Urteko txostenaz gain, zerbeste lan bideratzen duHizkuntz EskubideenBehatokiak?Urteko txostena herritarrekhelarazitako kasu eta egoeretandago oinarriturik. Behatokiareneginkizun nagusia euskarazbizi nahi duten herritarreibabesa eskaintzea da,igorritako kasuak bideratzeneta konponbidea bilatzensaiatzen gara. Horrekin batera,hizkuntza-eskubideenkontzeptua eta edukiakzabaltzeko tailerrak eskaintzenditu eta hizkuntza-eskubideenbetetze-egoeraren azterketaketa txostenak Euskal Herrikoadministrazio-erakundeeiaurkezten dizkie.
Etorkizunerako erronkak?Ahalik eta lasterrendesagertzea. Behatokia albaitazkarren ixteko bokazioarekinsortu zen. Egoerak, ordea, ezdu hori azkar batean gertatukodenik erakusten. Horrela bada,euskaraz bizi nahi duenjendeak aurkitzen dituenzailtasunak gainditzeko lanaegiten, herritarrari bideaerrazten eta babesa eskaintzensegituko du.
«Sanferminetan ere euskaraz bizi nahi dugu!». Xabier Gartzia, Gora Iruña taldekoa
Sanferminetarako ezer gutxi falta da.Opor egunak eta algararako ordu askoizanen ditugu aurretik. Gure hirikobihotzean pasako ditugu ordugehienak, alde zaharrean; lagunartean, eguzkitan, dantzan, solasean,ezezagun askoren begiradapean… norbere hizkuntzan arituko da. Eta gu,euskaldunok, egunero egiten dugunmoduan, euskaraz arituko gara.Alta, ez da erraza izanen UPNkgobernatutako Iruñeko Udalarenegitarauan euskaldunontzat tokiatopatzea. Iruñeko Udalak urte osoanzehar egiten duen lez, SanFerminetan ere hizkuntza politikabaztertzailea darabil gu guztionkontra. Euskara zokoratu eta ezkutuanmantentzen du. Euskararenordenantza ez du betetzen. Euskara ezda existitzen. Eta existitzen ez dena ezda kontatzen.Baina euskaldunok gure herrian gureeskubide guztien jabe izan nahi dugu.Jaietan ere, San Ferminetan ere.Horregatik, urteak dira geroz etagehiago euskaraz aditzen ditugunelkarrizketak; tabernetan, kalean,hamaiketakoetan, erraldoienkonpartsarekin batera ari garenean,entzierroaren hasieran… euskalhiztunok euskaraz bizi nahi dugu. Etahori praktikara eramatea baino ezdugu. Norbanakook urratsak ematenari gara. Gure egunerokoan euskarazbiziz gainontzekoengan eragiten arigara. Euskal komunitatea existitzendenaren seinale.Dena den, San Ferminetan euskarazbizi nahi badugu, bestelako jai eredubat garatu beharko dugu. Jai ereduparte hartzaile bat, non herritarrokgure jaien protagonista nagusiakizanen garen. Iruindarrok gure jaiakgozatu nahi ditugulako, noski. Bainagure jaiak ere prestatu nahi ditugu.Gure eran, guk nahi dugun egitarauaosatuz, nahi dugun plaza eta kaleetan.Herritarrok protagonismoa eskuratueta jaiak antolatu nahi ditugu,instituzioekin batera, inposiziorikgabe. Horrela, jai euskaldunak lortukoditugu, herritarrok hala nahiditugulako.Azkeneko urte hauetan aldaketaketengabe ematen ari dira gure hirian.Ez nolanahiko aldaketak. Eta horiekherri mugimendu sendo bati lotutaetorri dira. Hamaika eragile dira SanFerminei haien ekarpen euskaldunaegiten diotenak. Peñetatik hasi etaNafarroa Oinezeko txokoraino.Horretan ari gara Gora Iruñea!Plataforman lanean dihardugunlagunok. Jai herrikoi, parte-hartzaile,parekide eta euskaldunen alde lanean.Auzolanean oinarritutako lana da hau.Auzoz auzo, bertako bizilagunenprotagonismoa oinarri hartuta, jaieredu eraikitzaile bat aurreraeramaten. Eta jai eredu berri horisortzen ari garen bitartean, SanFerminetan jai espazio euskaldunberri bat sortu dugu, Jai Gunea alegia.Bertan bestelako jai eredu berri batgaratzeaz gain, euskaraz bizitzekobeste arnas gune bat ere sortu dugu.Euskara baita gure komunikaziotresna. Euskaraz komunikatzengarelako, euskaraz dantzatzengarelako, euskaraz elkar maitatzendugulako… euskaraz bizi nahi duenherriak halako espazioen berri behardu, eta jaietan ere horiek osogarrantzitsuak dira.Beraz, 2014ko San Ferminetan,euskaldunok espazioak irabaztenjarraituko dugu. Kaleak, peñak, zezenplaza, prozesioa… horietan guztietanbeti egon eta egonen gara. Jaiakgureak direlako. Eta horiekin bateraiaz sortutako Jai Gunean bestelako jaieredu bat garatzen jarraituko dugu.Laster etorriko dira garai berriak, etagarai berri horietan, iruindarrok, gurejaien protagonista nagusiak izanengara. Iruindarrok gure hiriko jaiakantolatuko ditugu, euskaraz, prefosta!