Gabriel Arestik esan zuen bere poesia mailu bat zela; June Jordanena ere mailu bat da, injustizia suntsitu nahi duen mailua, alegia. New Yorkeko Harlem auzoan jaio zen, 1936an, Jamaikako etorkin pobreen familia batean. Hori zela eta, bere etorkizunak nahitaez iluna behar zuen izan.

Aitaren hezkuntza zorrotza zela medio, txikitatik ezagutu zuen indarkeria, eta geroago arrazismoa eta baita sexu-bortxaketa ere pairatu zituen. 1955ean, Columbiako unibertsitatean, idazten eta giro politikoan murgiltzen hasi zen.

Bere poesiaren bidez, askotariko zapalkuntzak salatzen zituen, hala nola arrazakeria, matxismoa, indarkeria poliziala… Beti pobreen aldeko eta inperialismoaren kontrako borroka egiten, baina poetika landua alde batera utzi gabe.

Hemen eskuragai.