Kukuxumusuko erloju ospetsuak dioenez, 18egun besterik ez da falta uztailaren 6an Iruñean 9 eguneko festa etengabea hasteko. Eta horregatik, gu hasi gara jada gure denda prestatzen.

Arropa zuria eta osagarri gorriak iritsi zaizkigu. Baina zuk beste look bat eraman nahi baduzu, baditugu kamiseta berezi batzuk… Geurea ikurriña kamisetak edo Baske bizi kamisetak, adibidez.
Eta festa hauek guztiz bereziak egin ahal izateko, Juanito Etxepareri omenaldi xumea egitea pentsatu dugu. Horretarako, gure erakusleihoan Juanitori aipu bat eskaini diogu, “El corralito foral” liburuan azaltzen den bezala: “Bada Sanferminetako sinbolo eztabaidaezina: txupinazoa. Juanito Etxepare Aramendia Kale Nagusiko estankoko jabearen asmakizun pertsonala izan zen. Berrogeita hamar urte pasatxo zituela, Udalari baimena eskatu zion karrikan bertan suziri batzuk botatzeko, uztailaren 6ko eguerdian festen hasiera iragarriko zutenak. Estankero animosoak 1931n erdietsi zuen baimena eta eginkizunarekin segitu zuen 1935a arte.
Falangistek Etxepare, Alderdi Errepublikanoko militantea, golpearen lehen egunetan erail zuten.”