Nahia Ojeta musikari familia bateko bigarren belaunaldiko kidea da. Aitarekin batera Viejo Taylor izeneko taldean ibili zen zenbait urtez, ondoren Barricada taldean ezagun egindako Boni kantariarekin ere aritu zen bateria jotzen. Harekin estatua zeharkatzeko aukera izan zuen, eta horrek eman zion esperientzia oso aberatsa izan omen da Nahiaren sanetan.

Orain ordea bakarko lanari ekin dio, “Nahiak Nahi” proiektuan murgildu da erabat. Iruñerriko taberna eta peñetan kitarra akustikoa hartuta ikusi dugu maiz. “Jarrera bidea da” lana izan da azken sasoi honek eman duen fruitua. Melodia itsaskorrak eta kantumodu berezia erakutsi du kantariak. Pop eta Rock doinuak nagusi dira bere kantuetan.

Azkenik, ezin aipatu gabe utzi Iker Moreno diseinatzaileak egindako lan txukun eta erakargarria.