Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Mintza Eguna

ekainak 5 • 8:00 - 17:00

Doan

Bi urtez ezin ospatuta ibili ostean, Euskal Herriko Mintzalagunok elkartzeko egun handia bueltan da: Mintza Eguna Hendaian izango da, ekainaren 5ean. 

Festa honen helburua beti izan da txoko guztietako Mintzalagunak beraien artean elkartzea, euskaraz egunpasa eder bat eginez. Zorionez, gaur egun asko dira mintzapraktikan ari diren lagunak eta guztiengana nahi dugu Mintza Egunerako gonbitea iristea.

Eman diezaiegun aukera elkar ezagutu dezaten, euskaraz harreman berriak egin ditzaten, euskaldun sentitu daitezen, protagonista izan daitezen.  Josi dezagun Mintzalagunen sarea, indartu dezagun, hauspotu dezagun elkarrekin.

Izan ere, geroz eta gehiago gara. Aurten jadanik lortu dugu Lapurdira ere zabaltzea Mintzalagunen jarduna eta zabaltzen jarraitu behar dugu mintzapraktikan aritzeko deia lau haizetara. Mintza Eguna horretarako ere egun aproposa da.

Izugarria litzateke ekainaren 5ean Hendaiara etorriko bazinate. Horretarako gonbitea luzatzen dizuegu eta eskaera bat: mezu honetan atxikita dituzuen gonbiteak zuen Mintzalagunen artean zabaltzen laguntzerik? Whatsappez zabaltzeko dira bi (bat Bidelagunei zuzendua, bestea Bidelarientzat) eta emailez zabaltzeko bestea. Zuentzat erosoena dena erabili dezakezue.

Edozer zalantza, eskaera, proposamen baduzue, jo honako kontaktura: mintzapraktika@topagunea.eus

Xehetasunak

Data:
ekainak 5
Ordua:
8:00 - 17:00
Prezioa:
Doan

Egoitza

Hendaia